Azkena Rock Festival 2021

20, 21 & 22.06.2024 Vitoria~Gasteiz

BURNING SINCE 2002

Artistak

The Rain Parade

Laurogeiko hamarkadaren hasieran Paisley Undergrounda sortu zuten taldeetako bat The Rain Parade izan zen; mendebaldeko kostaldeko hainbat talderen aliantza bat egin zuten, hirurogeiko hamarkadako garai psikodelikoa izanik inspirazio-iturri. Iragan garaietako pop lanbrotsuan eta soinu psikodeliko mistikoetan bilatzen zuen inspirazioa taldeak, eta horren eragina nabaria izan zen 1983an argitaratu zuten Emergency Third Rail Power Trip lehen diskoan, tenpo motelak letra inpresionistekin uztartuta.