Azkena Rock Festival 2021

20, 21 & 22.06.2024 Vitoria~Gasteiz

BURNING SINCE 2002

Artistak

Sheryl Crow

Azkena Rock Festival jaialdiaren edizio honetan musika iparramerikarraren ikono den Sheryl Crow izango dugu, zorionez, gure artean; besteak beste, Jason Isbell, Loretta Lynn, Johnny Cash, Stevie Nicks edo Willie Nelson handiekin egin ditu kolaborazioak, eta bi hamarkada baino gehiago igaro dira Estatura azkenekoz etorri zenetik. Bere ibilbidean askotariko estiloekin ibili da jolasean: countrya, rocka, popa, folka edo bluesa, esaterako, eta izugarrizko salmentak egitea lortu izan du hit atenporalekin eta, aldi berean, sustraidun rockean aurrera egitea.