Azkena Rock Festival 2021

20, 21 & 22.06.2024 Vitoria~Gasteiz

BURNING SINCE 2002

Informazio praktikoa

Esparrura nola heldu

GASTEIZERA NOLA IRITSI

Gasteiz oso ongi konektatuta dago errepidez, trenez eta hegazkinez bai Espainiako gainerako hiriekin, bai Europarekin.

Hona hemen Gasteizera iristeko moduak:

Antolatutako bidaiak

Inguruko herri eta hirietatik bidaia ofizialak egunero Gasteizera, jaialdiaz gozatu eta egunero etxera itzuli ahal izateko, erosotasun osoz.

Bidaiak arratsalde hasieran abiatuko dira, eta agertoki nagusietako azkeneko kontzertua bukatu eta 30 minutura izango da itzulera, egunero.

Eta gauzarik hoberena: jaialdiaren ondo-ondoan utziko zaitu! Ezin erosoago.

Aukeratu zure hiria, erreserbatu zure bidaia eta zure kezka bakarra kontzertu bakoitzean ehuneko ehuna ematea izan dadila!

Autoz

Gasteizera iristeko A-1 edo AP-1 errepidea erabil daiteke Madrildik edo Donostiatik, edo A-68 errepidea Bartzelonatik edo Bilbotik abiatuz gero. Autobide horiek hirira iristeko zuzeneko irteera dute. Zure bidaia planifikatu dezakezu hemen.

Trafikoari eta errepideen egoerari buruzko informazioa webgune honetan aurkituko duzu: Errepideen egoera. Bestela, 011 telefono-zenbakira dei dezakezu.

Hegazkinez

GASTEIZKO AIREPORTUA (VIT):

Gasteizko aireportua Forondan dago, hiritik 9 km ingurura.

Aireportua eta hiriaren erdialdea lotzen dituen autobus-zerbitzua badago. Aireporturanzko autobus bereziei buruzko informazio gehiago.

Radio Taxi zerbitzuaren telefono-zenbakia honako hau da: 945 27 35 00.

Hegaldiei buruzko informazioa lortzeko: 945 16 35 91 telefono-zenbakia eta webgunea.

 

BILBOKO AIREPORTUA (BIO):

Bilboko aireportura (Loiu) doan hegaldi bat ere har dezakezu, lotura ona baitu Gasteizekin.

Hegaldiei buruzko informazioa lortzeko: 905 505 505 telefono-zenbakia eta webgunea.

Bilboko aireportutik Gasteizera iristea oso erraza da. Bizkaibus enpresaren A3247 hiri-busa har dezakezu; Bilboko Autobusen Geltokian utziko zaitu. Aireporturanzko autobus bereziei buruzko informazio gehiago.

Bilboko geltokian zaudelarik, Gasteizera ordubeteren bueltan eramango zaituen autobuseko txartela erosi behar da. Aukera guztiak aztertu ditzakezu La Unión webgunean.

Mapa de Cómo Llegar de Bilbao al festival Azkena Rock en Vitoria-Gasteiz.

Autobusez

Autobus guztiak Euskaltzaindia plazako geltokira iristen dira. Helbidea: Euskaltzaindia plaza zk.gb., 01010; telefono-zenbakia: 945 16 16 66. Hirian ibiltzen diren autobus-konpainiak: Alsa, Bilman Bus, Continental Auto, Eurobus, Alegría Hnos., Grupo Alsa-Enatcar, Grupo Arriaga, La Burundés SA, La unión, Pesa, Socitransa, Vivaza.

Gasteizera iristen zarenean, hiriaren erdialdera joateko taxi bat har dezakezu, edo tranbiaren T2 linea.

Jaialdiaren esparrura iristeko, hiri-autobusak dira aukera onena.

Trenez

Imagen promocional de Renfe

Trenez bidaiatzea gustuko baduzu, Gasteizera trenean etortzea oso atsegina da. Arabako paisaiak begien gozagarri izango dituzu Euskadiko hiriburua hurbiltzen zaren heinean.

Helmuga garrantzitsuenen eskaintza honako hau da: Madril, Bartzelona, Asturias, Galizia, Burgos edo Nafarroa. Egin kontsulta

Geltokia hiriarekin konektatuta dago, hiri-autobusen L3, L9 eta L10 lineen bitartez, baita tranbiaren T1 eta T2 lineen bitartez ere. Taxi-geltoki bat ere badago, eta Mendizabalako esparrura joan nahi baduzu, oinez 20 minutuko bidea da.

Igo Renfe trenera eta zatoz Azkena Rock Festival jaialdiaz gozatzera! Sakatu hemen https://www.renfe.com/es/eu, egin zure erosketa aurreratuak eta deskontu handiak izango dituzu.

Esparrura nola iritsi

Nola Iritsi Azkena Rock jaialdira mapa.

Mendizabalara egunez iristeko

Hiriko hainbat tokitatik jaialdiko esparrura iristen diren bi linea daude:

BEI b eta L8 lineak Gasteizko autobus-geltokitik Mendizabalara doaz.

Mendizabalatik itzultzeko gauez

Gautxoriaren G3 lineak Gaztela kaleko 80. zenbakian du geltokia, jaialdiaren esparrutik gertu, eta hiriko hainbat tokitara eramango zaitu.

Taxiz

Radio Taxi zerbitzuaren telefono-zenbakia: 945 27 35 00.