Azkena Rock Festival 2021

20, 21 & 22.06.2024 Vitoria~Gasteiz

BURNING SINCE 2002

Informazio praktikoa

ADINGABEAK

Adingabe batekin jaialdira joateko, baimena bete behar da eta esparrura sartzerakoan inprimatuta ekarri. Adingabeak 14 urte edo gutxiago baditu, baimenaz gain beheko formularioa bete behar da.

  • 16 urtetik beherakoak eta 14 urtetik gorakoak sarrerarekin sartu ahal izango dira, heldu batez lagunduta, eta baimena beteta eta inprimatuta eramango dute esparrura. Gaztea Bonuaz balia daitezke.
  • 16 urtetik gorakoak (barne) baina 18 urtetik beherakoak bakarrik sartu ahal izango dira esparrura, baimena beteta eta inprimatuta ekarrita. Gaztea Bonuaz balia daitezke.
  • 14 urtetik beherakoak (barne) doan sartuko dira, heldu batekin batera, aldez aurretik beheko formularioa beteta eta baita baimena beteta eta inprimatuta eramanda ere.

GARRANTZITSUA: Heldu bakoitzeko bi adingabek bakarrik izango dute 14 urtetik beherakoen doako sarbidea.

Mesedez, bete formulario hau 14 urte baino gutxiagoko adingabe batekin bazatoz jaialdira. Seme edo alaba bat baino gehiago baduzu, bete formularioa seme edo alaba bakoitzaren informazioarekin.