Azkena Rock Festival 2021

20, 21 & 22.06.2024 Vitoria~Gasteiz

BURNING SINCE 2002

Artistak

Red_Kross_ARF24_

Redd Kross

Zer egiten du Redd Kross taldeak? Punk rocka? Psikodelia? Heavy metala? Power Popa? Izan bata, izan bestea, funtsezkoena da taldearen nortasuna % 100 Redd Kross dela: buruan iltzatuta geratzen diren errepikak, riff sendoak, melodiak eta harmoniak… Ezinezkoa da irribarrerik ez egitea kantatzen den bitartean eta… agian, ezinezkoa dantzarik ere ez egitea. Aurtengoan Redd Kross taldea taula gainean ikusteko aukera izango dugu berriro ere, taldekideen toki kuttun batean: Azkena Rock Festival jaialdian.