Azkena Rock Festival 2021

20, 21 & 22.06.2024 Vitoria~Gasteiz

BURNING SINCE 2002

Artistak

The Pleasure Fuckers

Europako punk rock eszenan aldaketa sismikoa gertatu zen 1987an Mike Sobieski and Norah Findlay kaliforniarrek Kike Turmix euskal fenomenoa frontman izateko fitxatu zutenean. Madril izan zuten topaleku onena, eta Barnaby Bowles baxu-jotzaile britainiarra eta, geroago, Angel Ramos espainiarra batuta, The Pleasure Fuckers taldean soinu propioa sortu zuten, punkari heldu eta rocka eginez eta, aldi berean, rockari heldu eta punk musika eginez. 1988. urtean kaleratu zuten Simple Needs, geroago etorriko ziren single, EP, LP, bideo, soinu-banda eta dokumental ugariren lehen urrats gisa, eta Helsinkitik Perura arte eta Pragatik Seattlera arte egin ziren ezagun. Kike 2005. urtean zendu zen, baina The Pleasure Fuckers taldea berriz elkartu da orain, Suicide Kings, The Humpers eta Guerrilla Teens taldeetako abeslari mitikoarekin: Scott “Deluxe” Drake. Talde honek beti lortzen du punkaren eta rock and rollaren mundua dar-dar batean jartzea, mugitzea eta aztoratzea.