Azkena Rock Festival 2021

20, 21 & 22.06.2024 Vitoria~Gasteiz

BURNING SINCE 2002

Artistak

Moonshine Wagon

Moonshine Wagon talde gasteiztarrak heavy-bluegrass musika egiten du 2013. urtean hasi zenetik. Harrezkero, Europa osoko areto eta jaialdietan kontzertuak egiten ari dira etengabe, baita Amerikaren zati batean ere, autogestioan oinarrituta, hau da, “Wagon” autokarabanan eta gogokoen dutena egiten. Harizko instrumentuen hirukote edo laukote moduan aritzen da taldea: gehienbat biolina, mandolina, banjoa, gitarra eta kontrabaxua uztartzen dituzte, eta tarteka kolaborazioak ere egiten dituzte.