Artistak
The Detroit Cobras
Garage rock musika egiten duen Estatu Batuetako The Detroit Cobras taldea ere arituko da Azkena Rock Festival 2024 jaialdian. 1994. urtean Detroiten sortu zuten taldea Steve Shaw eta Mary Ramirez gitarrista-jotzaileek, Jeff Meier baxu-jotzaileak, Vic Hill bateria-jotzaileak eta Rachel Nagy abeslariak, eta, urteak joan urteak etorri, kideak aldatu diren arren, taldeak ez du bere punk esentzia bereizgarria galdu.