Azkena Rock Festival 2021

20, 21 & 22.06.2024 Vitoria~Gasteiz

BURNING SINCE 2002

Artistak

Entropía

Entropía talde gasteiztarra 2014ko uda amaiera aldera sortu zen; hamar urte beteko ditu, beraz, aurten, psych/space rock doinuak rock progresiboaren eta stoner rockaren eraginekin nahasten dituen taldeak. Lau musikari dira: Jon Bellido (teklatuak eta ahotsa), Roberto Nieves (gitarra), Lasto (baxua) eta Andoni Penela (bateria).