Azkena Rock Festival 2021

20, 21 & 22.06.2024 Vitoria~Gasteiz

BURNING SINCE 2002

Artistak

MAVIS_ARF_24

Mavis Staples

Soularen legenda handia, sekulakoa eta ezinbestekoa den ahotsa duena, baita aparteko sentsibilitatea ere emozioak transmititzeko; zalantzarik gabe, oilo-ipurdia eragin eta estasira eramango gaitu Azkena Rock Festival jaialdiko emanaldian. Aretha Franklyn handiarekin alderatu izan dute askotan, eta hainbestekoa da musikarekiko duen pasioa, ezen beste belaunaldi eta beste estilo batzuetako artistekin konektatzen baitu inolako arazorik gabe, hala nola Prince, Sheryl Crow, Nick Cave, Ben Harper, Levon Helm edo Gorillaz.