Artistak
La Perra Blanco
Gurasoen musikaren eraginpean hazi zen Alba Blanco, bai aita, bai ama musikariak baititu; hamahiru urte zituela hasi zen gitarra jotzen, eta hamalau urterekin zapaldu zuen lehen aldiz agertoki bat. Hemezortzi urte zituelarik konturatu zen bere pasioa zein zen: 50eko hamarkadako musika amerikarra; estilo horretara bideratu zuen bere talentu eta sormen guztia. Horrela, bada, 2016. urtean La Perra Blanco proiektua sortu zen, rockabilly musika egiten duen hiruko bat, Alba Blanco bera izanik buru, eta 2024 honetan berriro ere etorriko zaigu Mendizabalara.