AZKENA ROCK FESTIVAL JAIALDIAK KOMUNIKAZIO-ESTRATEGIA ONENAREN SARIA JASO DU IBERIAN AWARDS SARIETAN

 Iberian Festival Awards sarien bederatzigarren edizioan, Azkena Rock Festival jaialdiak Komunikazio eta Marketin Estrategia Onenaren saria jaso du     Iberian Festival Awards sarien bederatzigarren edizioa asteburu honetan ospatu zen Pavilhão Multiusosen, apirilaren 25ean, Almancilen. Ekitaldi horretan, epaimahaiak eta publikoaren botoek 2024ko urtarriletik abendura bitartean Iberiar penintsulan ospatutako jaialdien ekarpenak eta lorpenak saritu zituzten. Guztira, hiru izan ziren Last Tourrek eta bere jaialdiek jasotako sariak. Iberian Festival Awards sarietan Marketin eta Komunikazio Estrategia Onenaren saria jaso izana errekonozimendu handia da Azkena Rock Festivalentzat, urtero rockaren mekara milaka jarraitzaile erakartzeko lanean diharduen talde profesionalaren lana eta ahalegina berresten baitu. Jaialdiak 2024an […]

Azkena Rock Festival jaialdiaren kartel osoa eta egunez eguneko egitaraua prest daude

Dinosaur Jr, The Damned, Bobbie Dazzle, Cherie Currie, The Pill eta Eh, Mertxe! igoko dira Mendizabalako agertokietara. Kitty, Daisy & Lewis eta Laurie Wright, luxuzko artistak Andre Maria Zuriaren plazako doako kontzertuetan. Segidako bigarren urtez, bueltan da Txiki ARF, etxeko txikienek ere rock musikarekin disfruta dezaten. Ekainaren 19an, 20an eta 21ean Mendizabalan, Gasteizen. Eguneko sarrerak […]

Azkena Rock Festival jaialdiak Trashville agertoki basatienaren programazioa aurkeztu du

Banda actuando en el escenario de Trashville, el espacio temático del Azkena Rock Festival, con público disfrutando del ambiente íntimo y decorado con vidrieras y luces cálidas.

Wau y los Arrrghs!!!, The Neanderthals, Los Straijackets, The Devils, Escape-ism, Fléau, Gogoponies eta Las Jennys de Arroyoculebro nabarmentzen dira kartel eklektiko batean, rock zikinena izanik izendatzaile komuna Ekainaren 19an, 20an eta 21ean Mendizabalan, Gasteizen Azkena Rock Festival rock & rollaren tenplua bada, Trashville da tenpluko aldarerik ilunena, garito klandestinoa, zulo ilun bat. Ez da […]

Manic Street Preachers eta The Flaming Lips Azkena Rock Festival 2025eko lehen iragarpenaren zerrendaburu

Melissa Etheridge, Johnny Rotten-en P.I.L., Reckless Kelly, Lucinda Williams, Richard Hawley, Buzzcocks, Quique González edo Turbonegro taldeak, besteak beste, baieztatuta ditugu rock and roll jaialdi garrantzitsuenean Gasteizko Mendizabalan izango da, berriro ere, jaialdia, ekainaren 19, 20 eta 21ean. ARFren aurreko edizioren batera joan diren zaleentzako aurresalmenta esklusiboa ostiralean hasiko da, hau da, bihar. Salmenta orokorra, […]