2026ko edizioaren bigarren eguna markatu duten 10 une
Azkena Rock Festival jaialdiaren bigarren egunean argi ikusi da jaialdia gai dela belaunaldi, hizkuntza eta rocka ulertzeko modu desberdinak biltzeko. Gasteizko erdialdean lehenengo orduekin hasi eta Mendizabalako azken akordeekin bukatu, zuzeneko musikak markatu du gaur egunaren taupada, emozio partekatuan, ofizioan eta etengabe hazten ari den ondarearen indarrean oinarrituta.
GAURKO EGUNA 10 UNE GOGOANGARRITAN
1. Bywater Call-ek soula eraman du Gasteizko erdigunera
Andre Maria Zuriaren plazan hasi da eguna Bywater Call-ekin, azken urteetako soul eta rock talde interesgarrienetako batekin. Meghan Parnell-en ahots paregabeak gidatuta, taldeak jende ugari bildu du hiriaren bihotzean, intentsitatez, dotoreziaz eta emozioz betetako emanaldi batekin.
2. Alice Cooper-ek argi utzi du zergatik den legenda
Eguneko emanaldi handienetako bat Alice Cooper izan da. Shock rockaren aitzindariak amesgaiztoen antzoki bihurtu du Mendizabala, bost hamarkadatik gorako ibilbidean eraiki dituen betiereko klasikoak uztartutako ikuskizuna zehatz-mehatz interpretatuta. Ofizioaren eta ikuskizunaren ikasbidea, ez dezagun zalantzarik izan zergatik den, oraindik ere, rockaren historian eragin handienetakoa duen figura.
3. Los Enemigos, rockaren historia ezinbestekoa
Los Enemigos taldeak eguneko kontzertu handienetako bat eskaini du. Madrilgo taldeak bere errepertorioaren zati handi bat errepasatu du, hainbat belaunaldiren memoria kolektiboaren parte den errepertorioa izanik, eta Josele Santiagoren eta taldekideen bereizgarri izan diren ironia, gordintasuna eta nortasuna uztartuta.
4. Txiki ARF, familia rockzaleen topagune
Segidako hirugarren urtez, Txiki ARF ekimenari esker jarduera ugari izan dira eremuan: kontzertuak, tailerrak eta askotariko proposamenak, rock kultura publiko gazteenarengana hurbiltzeko. Jaialdiaren barruan gero eta garrantzi handiagoa duen gunea izaki, musikarekiko grina belaunaldien artean parteka daitekeela eta espiritu azkenazalea familia barruan ere transmititzen dela egiaztatzen du.
5. The Del Fuegos-ek bira iragarri du Mendizabalatik igaro ondoren
The Del Fuegos taldearen emanaldia izan da eguneko unerik berezienetako bat. Banda historikoak Azkena Rock Festival jaialdian egindako emanaldia baliatu du azaroaren 10ean Kafe Antzokitik eta azaroaren 11n Madrilgo El Sol aretotik igaroko den bira bat iragartzeko. Sarrerak salgai lasttour.org webgunean.
6. Hällas taldeak bere unibertsoa aurkeztu du zuzenean, eta berriz itzuliko direla baieztatu dute
Los suecos Hällas desplegaron en Mendizabala todo su imaginario de Adventure
Hällas suediarrek Adventure Rock imajinario osoa ezagutarazi dute Mendizabalan, hard rocka, rock progresiboa, sintetizadore vintageak eta narratiba fantastikoa uztartzen dituen proposamena. Jaialdian parte hartzearekin batera, udazken honetan Estatu osoan bira egingo dutela iragarri dute: Bartzelonan (urriaren 16an, Upload-en), Madrilen (urriaren 17an, Nazca Aretoan) eta Bilbon (urriaren 18an, Kafe Antzokian). Sarrerak salgai lasttour.org webgunean.
Rock, una propuesta única que combina hard rock, rock progresivo, sintetizadores vintage y narrativa fantástica. Su paso por el festival sirvió además para anunciar una nueva gira estatal que los llevará este otoño a Barcelona (16 de octubre en Upload), Madrid (17 de octubre en Sala Nazca) y Bilbao (18 de octubre en Kafe Antzokia). Las entradas están ya a la venta en lasttour.org.
7. Evaristo, figura errepikaezina
Evaristo Azkena Rock Festival jaialdiko publikoaren aurrera itzuli da berriro, konplizitateak eta ospakizun kolektiboak markatutako emanaldi batean. Abeslari arabarrak bere ibilbideko etapa guztietako abestiak errepasatu ditu, La Polla Records taldearekin hasi eta proiektu berrienekin bukatu, jarraitzaileen hainbat belaunalditako jendearekin duen lotura berretsita eta beren diskurtsoa erabat indarrean dagoela erakutsita.
8. Sugar eta Old Crow Medicine Show, harribitxi bi egun gogoangarri batean
Bigarren egunean oroitzapenerako uneak ere izan dira Sugar taldearen itzulerarekin: laurogeita hamarreko hamarkadako rock alternatiboaren talde eraginkorrenetako bat. Bob Mould eta taldekideek elektrizitatez eta melodiaz betetako emanaldia eskaini dute, eta hori bera nahikoa justifikazio izan da. Beste erregistro batean, Old Crow Medicine Show taldeak Estatu Batuetako folk eta country tradizioa eraman du Mendizabalara, publikoarekin berehala konektatu duten abestien, harmonien eta sustraien ospakizun kolektibo batean.
9. Trashville: alderik basatiena
The Dwarves taldeak berriro erakutsi du zergatik den probokazioaren eta txarkeriaren sinonimo, haragi bihurtutako trash moduan gorpuztuta. Atsedenik gabeko punk balekin kargatuta, publiko guztiari argi utzi diote Satanas nola gurtu kontzertu batean, bertaratuek kontzertu horretatik onik aterako ote ziren bermatu ahal izan gabe. Gainera, talde handien kontzertu gogoangarriak izan dira gaur karpa honetan: Cavegirl + The Neandergals, Henge, Restless Ramone edo Stompin ‘Riffraffs.
10. Bidali zure postalak Azkena Rock Festivaleko zigilu ofizialarekin
Jaialdian zehar, bertaratutakoek jaialdiaren zigilu ofiziala eskuratu ahal izango dute beren postal pertsonalizatuak bidaltzeko. Postal horiek barrutiko standetako batean eskuratu ahal izango dituzte, doan.
Bihar, The Backyard Casanovasen txanda izango da jaialdian, eguerdiko 13:30ean Andre Maria Zuriaren plazan, doan. Eremuari dagokionez, 17:30ean Lepora taldeak emango dio hasiera egunari, honako kontzertu hauekin: Split Dogs, Carpenter Brut, Starbenders, Social Distortion legendarioak edo punta-puntakoa den Alcalá Norte taldea.
Azkena Rock Festival
2026ko ekainak 18, 19 eta 20
Mendizabala, Gasteiz
Eguneko sarrera: 75 € La + kudeaketa-gastuak
14 urtetik beherakoek sarrera doan (formulario bat bete behar da aldez aurretik)
Ekainak 20, larunbata
ANDRE MARIA ZURIAREN PLAZA
13:30 THE BACKYARD CASANOVAS
MENDIZABALA
17:00 Ateak ireki
GOD
17:30 LEPORA
19:20 SUPERCHUNK
21:40 SOCIAL DISTORTION
00:35 CARPENTER BRUT
RESPECT
18:15 VANDOLIERS
20:25 SLEAFORD MODS
23:15 JASON ISBELL & THE 400 UNIT
01:55 ALCALÁ NORTE
LA SALVE
18:00 RODEO
19:30 SPLIT DOGS
20:50 STARBENDERS
22:30 LADY BANANA
00:15 DISCHARGE
01:50 THERAPY?
TRASHVILLE – TRASH A GO-GO!
18:30 TWIN GHOSTS
20:30 BRIDGE CITY SINNERS
22:30 CAPITÁN ENTRESIJOS feat. Garganta Profunda
01:00 BLOODSUCKING ZOMBIES FROM OUTER SPACE
03:00 CUIR
TRASHVILLE – RAT HOLE
17:30 – 20:30 TXIKI ARF


