AZKENA ROCK FESTIVAL JAIALDIAK KOMUNIKAZIO-ESTRATEGIA ONENAREN SARIA JASO DU IBERIAN AWARDS SARIETAN

FECHA

 Iberian Festival Awards sarien bederatzigarren edizioan, Azkena Rock Festival jaialdiak Komunikazio eta Marketin Estrategia Onenaren saria jaso du

 

 

Iberian Festival Awards sarien bederatzigarren edizioa asteburu honetan ospatu zen Pavilhão Multiusosen, apirilaren 25ean, Almancilen. Ekitaldi horretan, epaimahaiak eta publikoaren botoek 2024ko urtarriletik abendura bitartean Iberiar penintsulan ospatutako jaialdien ekarpenak eta lorpenak saritu zituzten. Guztira, hiru izan ziren Last Tourrek eta bere jaialdiek jasotako sariak.

Iberian Festival Awards sarietan Marketin eta Komunikazio Estrategia Onenaren saria jaso izana errekonozimendu handia da Azkena Rock Festivalentzat, urtero rockaren mekara milaka jarraitzaile erakartzeko lanean diharduen talde profesionalaren lana eta ahalegina berresten baitu. Jaialdiak 2024an zehar “El Podcast del Azkena” plazaratu zuen, rock and roll jaialdi nagusiaren 23 urteko historia arakatzeko espazioa, jaialdiaren anekdotak lehen aldiz kontatuta eta gonbidatu bereziekin.

Azkena Rock Festival jaialdiaren hemezortzigarren edizioa 2025eko ekainaren 19, 21 eta 21ean izango da, eta, besteak beste, John Fogerty, Dinosaur Jr, Manic Street Preachers, The Flaming Lips eta Lucinda Williams izango dira bertan. Sarrerak jada salgai daude.

MÁS NOTICIAS