Amurrion Letagin eta Nukore arituko dira maiatzaren 17an
Bastidan, berriz, ekainaren 14an izango da Nightwaves eta The Clayton taldeen kontzertua

Jaialdiaren atariko moduan, hemen da Araba ARF Tour programazio berria. Segidako laugarren urtez, Arabako Foru Aldundiaren eta Amurrioko eta Bastidako udalen eskutik, doako programazioa eskaintzen duen ekimen honen bitartez rock and rollaren espiritua eta Azkena Rock Festival jaialdiaren sugarra Arabako herrietara iritsiko dira. Maiatzaren 17an, larunbata, Oñatiko Letagin eta Gasteizko Nukore taldeen txanda izango da Amurrion; oñatiarrek hard rock eta stoner musika egiten dute, erritmo azkarrak eta energiaz beteriko zuzeneko emanaldiak uztartuta; gasteiztarrek hogei urte baino gehiago daramate musikaren munduan, eta metal alternatiboko talde garrantzitsuenetako bat dela esan dezakegu. Ekainaren 14an, larunbata, Bastidan izango dira kontzertuak; Nightwaves bilbotarrekin amerikar indie ukitua duen rock musikaz gozatzeko aukera izango dugu, baita Amurrioko The Clayton taldekoen rock and rollaz ere.
Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiote Arabako Foru Aldundiaren Kultura Sailari, haien inplikaziorik gabe ezinezkoa izango litzatekeelako Azkena Rock Festival jaialdiarekin batera antolatutako ekimen hau egitea; eta eskerrik asko, nola ez, Amurrioko eta Bastidako Udalei, ARF jaialdiaren sugarra urtez urte Arabako herrietara daramaten kontzertu hauek euren herrietan egiteko interesa agertu dutelako eta egitasmoa gauzatu dutelako.
Azkena Rock Festival jaialdia da rock & roll jaialdi nagusia, eta ekainaren 19an, 20an eta 21ean izango da Gasteizko Mendizabalan. Jaialdiaren agertokietan artista ezagun ugari bilduko dira, askotariko estilotakoak, hala nola John Fogerty, Manic Street Preachers, Dinosaur Jr., The Flaming Lips, Public Image Limited, The Damned, Melissa Etheridge, Lucinda Williams, Turbonegro, Margo Price, Richard Hawley, The Hellacopters eta abar.
Araba ARF Tour
Larunbata, maiatzaren 17a, Amurrio
19:00h LETAGIN
20:30h NUKORE
Larunbata, ekainaren 14a, Labastida
20:00h NIGHTWAVES
21:30h THE CLAYTONS
Sarrera doan
***
Azkena Rock Festival
2025ko ekainaren 19, 20 eta 21a
Mendizabala, Vitoria-Gasteiz
JOHN FOGERTY
MANIC STREET PREACHERS
THE FLAMING LIPS play Yoshimi Battles the Pink Robots
LUCINDA WILLIAMS
MELISSA ETHERIDGE
RICHARD HAWLEY
THE HELLACOPTERS 30th Anniversary
P.I.L.
MARGO PRICE
TURBONEGRO
BUZZCOCKS
THE CHESTERFIELD KINGS
C.O.F.F.I.N
DEAD KENNEDYS
DERBY MOTORETA’S BURRITO KACHIMBA
DIAMOND DOGS & CHRIS SPEDDING play Little Richard
LA ESTRELLA AZUL
EZEZEZ
QUIQUE GONZÁLEZ
KAOTIKO
LIBE
THE LEMON TWIGS
MASTERS OF REALITY
PSILICON FLESH
SARRIA
RECKLESS KELLY
ROBERT JON & THE WRECK
…
Trashville:
WAU Y LOS ARRRGHS!!!
THE NEANDERTHALS
LOS STRAITJACKETS
THE DEVILS
ESCAPE-ISM
FLÉAU
GOGOPONIES
LAS JENNYS DE ARROYOCULEBRO
MAMBO RAMBO
THEE SCARECROWS AKA
THE SEX ORGANS
WALLAROOS
ALTA TENSIÓN DJs
BILBA GROTBILL
DJ BONE
BORJA NIHIL
EL CHICO
MALANDRA
NAT SIMONS JUKEBOX
ROCK NIGHTS
MISS STRYCHNINE