Azkena Rock Festival jaialdiaren 23. edizioak rocka maite duten hainbat belaunaldi bilduko ditu hiru egun historikotan

Guztira 47.500 pertsona igaro dira Mendizabalatik Azkena Rock Festival 2025 jaialdiaren hiru egunetan, musika bizitzeko modu paregabea berretsiz. Edizio hau topaketa, errituala eta jaunartze ozena izan da, eta bertan kondairak, ahots berriak eta belaunaldien arteko publikoa bat etorri dira sintonia berean.   GAURKO EGUNA 10 UNE GOGOANGARRITAN 1. Manic Street Preachers: elektrizitatea eta lelo ahaztezinak […]

John Fogerty protagonista Azkena Rock Festival jaialdiaren bigarren gauean, klasiko guztiak gogorarazita

Azkena Rock Festival jaialdiaren bigarren eguna belaunaldiarteko ospakizuna izan da, zuzeneko emanaldien indarra, emozio partekatuak eta Gasteizen oraindik ere sendo dirauen soinu-ondarea berretsi dituen eguna. Hiriaren bihotzean eguerditik hasi eta Mendizabalako izarren azpian entzundako azken kanturaino, rockak zeremonia bizia izaten jarraitzen du. GAURKO EGUNA 8 UNE GOGOANGARRITAN 1. John Fogerty: aurkeztu beharrik ez duten ereserkiak. […]

Abiatu da Azkena Rock Festival jaialdia: emozioa, betiko lagunak eta rocka, errukirik gabe

Logo de ARF en escenario

23. edizioaren hasiera markatu duten 8 une Mendizabalan Mendizabalako ateak gaur ireki dira Azkena Rock Festival jaialdiaren jarraitzaile leialei harrera egiteko, hogeita hirugarren edizio honetan rock & roll musikaren bene-benetako esentziaz gozatzeko aukera izanik agertokietan eskaini dituzten askotariko kontzertuekin. Jaialdiaren lehen egun honetan, lagun-kuadrillak berriz elkartu eta besarkadak izan dira nagusi Arabako eguzkipean, eta entzun […]

Azkena Rock Festival jaialdiko ordutegiak prest

Ekainaren 19an, 20an eta 21ean Gasteizko Mendizabalan. Stray Cats taldeko Lee Rocker gehitu diogu artisten zerrendari, Masters of Reality bandaren bajaren ondoren Jaialdiaren atariko, abian da Araba ARF Tour ekimenaren programazioa, eta laster izango da Azkena Warm Up Weekend Azkena Rock Festival jaialdiaren 23. edizioko ordutegiak aurkezteko unea iritsi da, ekainaren 19an, 20an eta 21ean […]

Azkena Rock Festival jaialdia Amurrio eta Bastida herrietara iritsiko da Araba ARF Tour ekimeneko doako programazioarekin

Amurrion Letagin eta Nukore arituko dira maiatzaren 17an  Bastidan, berriz, ekainaren 14an izango da Nightwaves eta The Clayton taldeen kontzertua Jaialdiaren atariko moduan, hemen da Araba ARF Tour programazio berria. Segidako laugarren urtez, Arabako Foru Aldundiaren eta Amurrioko eta Bastidako udalen eskutik, doako programazioa eskaintzen duen ekimen honen bitartez rock and rollaren espiritua eta Azkena […]

AZKENA ROCK FESTIVAL JAIALDIAK KOMUNIKAZIO-ESTRATEGIA ONENAREN SARIA JASO DU IBERIAN AWARDS SARIETAN

 Iberian Festival Awards sarien bederatzigarren edizioan, Azkena Rock Festival jaialdiak Komunikazio eta Marketin Estrategia Onenaren saria jaso du     Iberian Festival Awards sarien bederatzigarren edizioa asteburu honetan ospatu zen Pavilhão Multiusosen, apirilaren 25ean, Almancilen. Ekitaldi horretan, epaimahaiak eta publikoaren botoek 2024ko urtarriletik abendura bitartean Iberiar penintsulan ospatutako jaialdien ekarpenak eta lorpenak saritu zituzten. Guztira, hiru izan ziren Last Tourrek eta bere jaialdiek jasotako sariak. Iberian Festival Awards sarietan Marketin eta Komunikazio Estrategia Onenaren saria jaso izana errekonozimendu handia da Azkena Rock Festivalentzat, urtero rockaren mekara milaka jarraitzaile erakartzeko lanean diharduen talde profesionalaren lana eta ahalegina berresten baitu. Jaialdiak 2024an […]

Azkena Rock Festival jaialdiak Trashville agertoki basatienaren programazioa aurkeztu du

Banda actuando en el escenario de Trashville, el espacio temático del Azkena Rock Festival, con público disfrutando del ambiente íntimo y decorado con vidrieras y luces cálidas.

Wau y los Arrrghs!!!, The Neanderthals, Los Straijackets, The Devils, Escape-ism, Fléau, Gogoponies eta Las Jennys de Arroyoculebro nabarmentzen dira kartel eklektiko batean, rock zikinena izanik izendatzaile komuna Ekainaren 19an, 20an eta 21ean Mendizabalan, Gasteizen Azkena Rock Festival rock & rollaren tenplua bada, Trashville da tenpluko aldarerik ilunena, garito klandestinoa, zulo ilun bat. Ez da […]

Manic Street Preachers eta The Flaming Lips Azkena Rock Festival 2025eko lehen iragarpenaren zerrendaburu

Melissa Etheridge, Johnny Rotten-en P.I.L., Reckless Kelly, Lucinda Williams, Richard Hawley, Buzzcocks, Quique González edo Turbonegro taldeak, besteak beste, baieztatuta ditugu rock and roll jaialdi garrantzitsuenean Gasteizko Mendizabalan izango da, berriro ere, jaialdia, ekainaren 19, 20 eta 21ean. ARFren aurreko edizioren batera joan diren zaleentzako aurresalmenta esklusiboa ostiralean hasiko da, hau da, bihar. Salmenta orokorra, […]