Laurie Wright

Laurie Wright etorkizun handiko kantautore londrestarra da, eta pandemia garaian hasi zuen bere ibilbidea. 2020an The Libertinesen “talented fans” lehiaketa irabazi ondoren, Liam Gallagher, Sleaford Mods eta Pete Doherty musikazaleek beren estimua partekatu dute. Orain, Andre Maria Zuriaren plazan ikusi ahal izango dugu zuzenean.

KITTY, DAISY & LEWIS

Kitty, Daisy & Lewis

Kitty Daisy & Lewis Durham familiako neba-arrebek osatutako hiru musikariko taldea da. Bere musikan eragin handia dute R&B, swing, country edo bluesak. Hirukotea multiinstrumentista da eta gitarra, pianoa, banjoa, lap steel guitar, harmonika, kontrabaxua, ukelelea, tronboia eta akordeoia jotzen dituzte.