Kitty Daisy & Lewis Durham familiako neba-arrebek osatutako hiru musikariko taldea da. Bere musikan eragin handia dute R&B, swing, country edo bluesak. Hirukotea multiinstrumentista da eta gitarra, pianoa, banjoa, lap steel guitar, harmonika, kontrabaxua, ukelelea, tronboia eta akordeoia jotzen dituzte.