Eskumuturrekoak jasotzea

ALDATU SARRERA ZURE ESKUMUTURREKOARENGATIK ESPARRUKO SARRERAN

Ordutegiak:

Asteazkena: 17:00 – 22:00
Osteguna: 13:00 – 00:00
Ostiral eta larunbata: 15:00 – 01:00

GURE SARRERETAKO BAT EDUKITZEAK BALDINTZA HAUEK ONARTZEA DAKAR:

01_

Sarrerek segurtasun-sistema desberdinak dauzkate. Sartzeko, sarrera osorik eta egoera onean izan beharko duzu. Eramailea sartzen ez uzteko baimena izango du antolakuntzak, baldin eta konpondutako, apurtutako edota faltsutuaren antza duen sarrerarekin topo egiten badu. Bestalde, Antolakuntzak ez du sarreraren egiazkotasuna bermatzen salmenta-puntu ofizialetan erosi ez bada. Sarrera honen birsalmenta debekatuta dago.

02_

Sarrera honek baimena ematen dio eramaileari ekitaldiaz gozatzeko eta bertan sartzeko, baina behin bakarrik: esparrutik irteten bazara ezin izango zara berriro sartu, Antolatzaileak kontrakoa esaten duen jardueretan salbu. Ekitaldia hasita dagoenean, Antolatzaileak erabakiko du sartzen uzten duen.

03_

Sarrera erosita, ez da aldatuko ezta dirua itzuliko ere, soilik jaialdia bertan behera uzten bada. Ekitaldia guztiz deuseztatzen bada, Antolakuntzak sarreraren diru guztia itzuliko dizue. Hala ere, salmenta-puntuek kobratzen dituzten banaketa gastuak ez ditu Antolakuntzak itzuliko, azken honek ez baitu diru hori jasotzen eta sarrera hori erosterakoan jasotako zerbitzua dela ulertzen baita. Beraz, jaialdia ezeztatzen bada, Antolakuntzak itzuliko dizue dirua jaialdiaren hurrengo hamabost egun horien epean. Egitarauaren %70 ospatzen bada, orduan ez da dirurik itzuliko. Era berean, ez da dirurik itzuliko eguraldi txarra edota ordutegian aldaketarik badago.

04_

Antolakuntzak egitarauaren edukia eta ordena aldatzeko eskubidea du.

05_

Sarreradunak baimena ematen dio Antolatzaileari bere burua zein norberaren gauzak miatzeko, Legearen arabera, segurtasun-neurriak betetzen direla ziurtatzeko. Sartzea ukatzeko eskubidea du Antolatzaileak, sarrera hau osorik eta baldintza onean aurkeztearen arabera, nork bere burua Antolakuntzaren eta esparruaren arauak errespetatzera bultzatzearen arabera, eta baita ere segurtasun orokorra dela eta litekeen edozein baldintza betetzearen edo ez betetzearen arabera.

06_

Antolakuntzak sartzea ukatzeko eskubidea duenez, antolatzaileen argibideak betetzen ez dituen sarreradun edonor kanporatu dezake, bai eta sarreraduna bera edota beste norbait arriskuan jarriko duela aditzera ematen duen egoera suertatzen bada, iskanbila dela-eta edo intoxikazio itxura edo benetakoa dela-eta. Egoera hauetan, sarreraduna izango da bere jarreraren erantzule, hau da, egiten duena zein egiten ez duenaren erantzule, besteri egindako kalteei zein kalte materialei dagokienez.

07_

Edozein iruzur saio, legez kontrako sartze eta/edo zuzenean nahiz zeharka Antolakuntzari kalte egiten dioten jabetza pribatuaren inguruko kalte-galerek, azken honi errudunen kontrako legezko neurriak hartzeko baimena ematen diote, bai zibilean eta bai zigor arloan.

08_

Ekitaldiaren inguruko irudi eta jabetza intelektualaren eskubideak erreserbatuta daude. Sarreradunak ezin izango du, inondik inora, ekitaldiko edozein irudi edo soinu grabatu edo erreproduzitu, Antolakuntzaren baimen idatzirik gabe. Beraz, argazki eta bideokamerak, zein edozein motatako grabaketa-aparatuak sartzea debekatuta dago, baita ere ekitaldiaren esparruan arriskutsuak izan daitezkeen gauzak, Antolakuntzak hala uste badu (piroteknia, armak, botilak, kristalezko objektuak, laser erakusleak, etab.)

09_

Sarrera hau esku artean izateak ez dio sarreradunari edo beste edonori publizitaterako, marketinerako edota sustapenerako erabiltzeko eskubidea ematen (lehiaketak, opariak eta zozketak barne), sarreradunarekin zein beste norbaitekin lotuta badago ere. Puntu hau betetzen ez bada, iragarleak edo erabiltzaileak sarrerarik garestiena eta mila bider gehiagoko isuna ordaindu beharko du (sarrera honen gainaldean agertzen da garestienaren zenbatekoa), eta ezin izango du gero erreklamaziorik egin kalte-galerak direla-eta. Halaber, sarrera honek ematen duen baimena baliogabetuko da.

10_

Sarreraduna egoera arriskutsu baten erantzule dela susmatuko da irudiak eta/edo soinuak grabatzeko, gordetzeko edota erreproduzitzeko edozein aparatu badauka. Baita ere bota litezkeen eta min eman dezaketen objektuak badauzka (ontziak, botilak, etab.), agertokira igotzen bada edota jendartera jaurtitzen bada, artistek esaten badiote ere, edota Antolakuntzaren erabilerarako diren esparruetara sartzen bada. Egoera hauetan guztietan, sarreraduna izango da bere jarreraren erantzule, hau da, egiten duena zein egiten ez duenaren erantzule, besteri egindako kalteei zein kalte materialei dagokienez.

11_

Ekitaldian sartzearekin batera, argazkietan ateratzea edota grabatuta izatea onartzen duzu, eta ez duzu ordainketarik eskatzeko eskubiderik izango, irudi horien erabilera edozein izanda ere. Baliteke bertaratuko direnak hainbat iruditan agertzea, gero sustapen-kanpainan erabiliko direnak, alegia.

12_

Sarrera hau daukanak ekitaldia eta/edo jendearen metatzea dela-eta sor litezkeen arriskuak bere gain hartzen ditu, bai sartzerakoan, ekitaldian zehar eta bai irteterakoan.

13_

Sarrerak eskumuturrekoen truke aldatzen direnean, aldatu direnez geroz, eskumuturrekoa izango da hartutako eskubideak bermatzen dituen objektua. Eskumuturrekoa galtzekotan, sartzeko eskubidea ere galduko duzu:

Heltzerakoan, zure sarrera eskumuturrekoaren truke aldatu behar duzu. Zure eskumuturrekoa zain ezazu, iraun dezala, apurtutako edota kaltetutako eskumuturrekorik ez baita onartzen.
Ez zaitez saiatu, inondik inora eta, jaialdiak irauten duen bitartean, eskumuturrekoa kentzen, apurtuko bailitzake; apurtzen bada, ezin zaitezke jaialdiko esparruan berriz sartu. Esparrutik irteten zarenean eskumuturrekoa jarrita eta egoera onean gorde ezazu, beharrezkoa izango baituzu berriz sartzeko.

14_

Eskumuturrekoak beharrezkoak diren ekitaldietan, sarrera eskumuturrekoaren truke aldatzen den unetik, eskumuturrekoak hemen adierazten diren baldintzak barne hartzen ditu. Baldintza hauetako bat betetzen ez bada, Antolatzaileak eskumuturrekoduna esparrutik kanporatzeko eskubidea izango du, baita ere edozein legezko neurri hartzeko.

15_

Antolakuntzak zure datu pertsonalen babesa bermatzen du eta, era berean, gordetako zure datuak erabiltzeko eskubidea dauka salmenta-sistema hobetzeko baldin bada. Datu hauek erosketa arintzeko eskatzen dira, baina Antolakuntzak berme ematen du zure datuak ez dizkiola besteri saltzen edota alokatzen, ezta haiekin salerosietan ibiltzen.

16_

Edozein erreklamaziorik egonez gero, sarrera honekin batera aurkeztu beharko da derrigorrean.

17_

Antolatzaileak, ekitaldiaren izaera dela-eta, aurreko edozein baldintza ezezta edota alda dezake. Horrela izatekotan, bertaratuko direnei aditzera emango die egokiak iruditzen zaizkion kanalen bidez.