Azkena Rock Festival jaialdiaren kartel osoa eta egunez eguneko egitaraua prest daude

FECHA

Dinosaur Jr, The Damned, Bobbie Dazzle, Cherie Currie, The Pill eta Eh, Mertxe! igoko dira Mendizabalako agertokietara.

Kitty, Daisy & Lewis eta Laurie Wright, luxuzko artistak Andre Maria Zuriaren plazako doako kontzertuetan.

Segidako bigarren urtez, bueltan da Txiki ARF, etxeko txikienek ere rock musikarekin disfruta dezaten.

Ekainaren 19an, 20an eta 21ean Mendizabalan, Gasteizen. Eguneko sarrerak gaurtik aurrera egongo dira salgai, prezio berezian, 48 orduz.

Azkena Rock Festival jaialdiaren behin betiko kartela osatuta dago jada, eta egunez eguneko programazioa aurkeztu dute, honako artista hauek nabarmenduta: John Fogerty mitikoa, bere errepertorioko klasiko guztiekin eta data bakarrean Estatuan; Manic Street Preachers, hauek ere kontzertu esklusiboan; The Flaming Lips, Yoshimi Battles the Pink Robots interpretatzen; Lucinda Williams ikonikoa; The Hellacopters  30. urteurrena ospatzen, eta gaurko berrikuntza: Dinosaur Jr, Without a Sound interpretatzen. Gainera, 2024ko edizioan harrera ona izan zuenez, aurten ere izango da familientzako gunea Azkenan, Txiki ARF, eta Andre Maria Zuriaren plazan arituko diren artisten izenak ezagutarazi dira. Hori guztia zuzen-zuzenean bizi ahal izateko Azkena Rock Festival jaialdiaren 23. edizioan, ekainaren 19an, 20an eta 21ean, Gasteizko Mendizabalan.

EKAINAK 19, OSTEGUNA

DINOSAUR JR. play ‘Without A Sound’ / THE DAMNED / MELISSA ETHERIDGE / BUZZCOCKS / QUIQUE GONZÁLEZ / LIBE / MASTERS OF REALITY
Trashville: WAU Y LOS ARRRGHS!!! / FLÉAU / GOGOPONIES / MAMBO RAMBO DJs: EL CHICO

Azkena Rock Festival jaialdia indartsu hasiko da Dinosaur Jr. taldearekin, eta 1994. urteko Without a Sound disko mitikoa oso-osorik jotzeaz gain, errepertorioko beste klasiko batzuk ere joko dituzte. Haien atzetik The Damned taldearen txanda izango da; britainiar punk estiloaren aitzindari, ‘The Black Album’ (1980) eta ‘Strawberries’ (1982) album mitikoak grabatu zituzten taldekide klasikoenekin sartu da gaur Azkenako artisten zerrendan. Eta, jarraian, 80ko hamarkadaren amaieratik amerikar rockaren ikono izan den Melissa Etheridgeren ahots paregabea. Eguna osatzeko, Buzzcocks bandaren punk melodikoaren lelo itsaskorrak, Quique Gonzálezen autore rocka, Liberen intentsitatea eta Masters of Reality psikodeliko eta ilunak izango ditugu. Trashville karpan giroa berotzeaz arduratuko dira Wau y los Arrrghs!!! taldearen erokeria garajeroa, Fléauren Erdi Aroko hardcorea, Gogoponiesen italiar festa zoroa eta Mambo Ramboren erritmo latinoa. El Chico DJren saioak emango dio amaiera gauari, saio zirraragarri batekin.

EKAINAK 20, OSTIRALA

JOHN FOGERTY / LUCINDA WILLIAMS / PUBLIC IMAGE LIMITED / TURBONEGRO / C.O.F.F.I.N / BOBBIE DAZZLE / DIAMOND DOGS & CHRIS SPEDDING play Little Richard / LA ESTRELLA AZUL Live / KAOTIKO / PSILICON FLESH / RECKLESS KELLY / ROBERT JON & THE WRECK / SARRIA

Trashville: LOS STRAITJACKETS / ESCAPE-ISM / LAS JENNYS DE ARROYOCULEBRO / THEE SCARECROWS AKA
DJs: ALTA TENSIÓN DJs / BORJA NIHIL / MISS STRYTCHNINE / ROCK NIGHTS Txiki ARF

Andre Maria Zuria: LAURIE WRIGHT

Ostirala rockaren historiaz beteriko eguna izango da: John Fogerty mitikoa kartelburu, Lucinda Williams ikonikoa eta Public Image Limited taldea, Johnny Rotten-en gidaritzapean. Intentsitate biziko gaua izango dela esan dezakegu, zalantzarik gabe, Turbonegroren lotsagabekeria, C.O.F.F.I.Nen punk energia eta kartelean sartu berri den Bobbie Dazzleren glam festari esker. Little Richard handiari omenaldia egingo diote Diamond Dogs & Chris Speddingek eta Kaotiko taldeak, berriz, 25. urteurrena ospatuko du euskal punk onenarekin.  La Estrella Azul taldeak izen berdina duen filmaren soinu-banda eramango du agertokira, Más Birras taldeko liderrari eta utzi duen musika-ondareari omenaldia egiteko asmoz. Psilicon Flesh bandak metal, pop eta grunge estiloak nola uztartzen diren erakutsiko digu, eta Estatuan lehen aldiz arituko dira Reckless Kelly taldekoak beren country red dirt musikarekin. Robert Jon & The Wrecken eskutik, hegoaldetar rock elektrizatzailea iritsiko zaigu, eta espainiar pop rockaren freskotasuna ekarriko digu Sarriak. Trashville karpan, Los Straitjackets misteriotsuak surfaren erritmoan arituko dira, antzeztutako elektro-rocka ekarriko dute Escape-ismekoek, Las Jennys de Arroyoculebro eta beren punk poligoneroa, eta Thee Scarecrows Akaren rhythm & blues primitiboa izango ditugu entzungai, gaua ixteko.

EKAINAK 21, LARUNBATA

MANIC STREET PREACHERS / THE FLAMING LIPS play ‘Yoshimi Battles the Pink Robots’ / RICHARD HAWLEY / THE HELLACOPTERS 30th Anniversary / MARGO PRICE / CHERIE CURRIE plays The Runaways / THE CHESTERFIELD KINGS / DEAD KENNEDYS / DERBY MOTORETA’S BURRITO CACHIMBA / EH, MERTXE! / EZEZEZ / THE LEMON TWIGS / THE PILL

Trashville: THE NEANDERTHALS / THE DEVILS / THE SEX-ORGANS / WALLAROOS

DJk: BILBA GROTBILL / DJ BONE / MALANDA / NAT SIMONS JUKEBOX

 

Txiki ARF

Andre Maria Zuria: KITTY, DAISY & LEWIS

Larunbata ahaztezina izango dela hitz ematen dizuegu: Manic Street Preachers taldearen hitak eta abesti berriak, eta The Flaming Lips psikodelikoak Yoshimi Battles the Pink Robots interpretatzen. Rock musika onenaren ospakizun bihurtuko da eguna, osagai hauei esker: Richard Hawleyren dotorezia, The Hellacoptersen indarra, Margo Priceren country petoa –Estatuan emango duen lehen kontzertua da, esklusiban–, eta Cherie Currieren itzulera, The Runaways talde mitikoaren ereserkiak gogorarazteko. The Chesterfield Kings bandak garaje doinu klasikoak ekarriko dizkigu, Dead Kennedysek, aldiz, punk politikoa, eta Derby Motoreta’s Burrito Kachimbaren eskutik “kinkidelia” ezagutzeko aukera izango dugu, hau da, flamenkoa, andaluziar rocka, psikodelia eta rock progresiboa uztartzen dituen joera. Eh, Mertxe! arabarren zitalkeriak agertokia hankaz gora jarriko du, eta Ezezez taldekoek frogatu ahal izango dute zergatik diren, antza, etorkizun handiko taldeetako bat. The Lemon Twigsen pop rock sofistikatuaren atzetik, Wight uhartetik datorren The Pill bikoak nesken punkaren freskotasuna eta gaztetasuna eskainiko dizkigu. Trashville karpan, berriz, The Neanderthalsen energia primitiboa, The Devilsen soinuen kaosa, The Sex-Organsen eldarnioa eta Wallaroosen punk bizia bilduko dira. Gaua amaitzeko, pista sutan jarriko duten DJ adituen saioa izango dugu.

Andre Maria Zuriaren plaza

Green Capitalaren bihotzean, Andre Maria Zuriaren plaza enblematikoa jaialdiaren muin bihurtuko da, zuzeneko musika, gastronomia eta giro paregabea uztartuta. Bermuta hartzeko garaian hasita, plazara hurbiltzen direnek doako kontzertuekin disfrutatzeko aukera izango dute, energiaz eta rock & rollaz gainezka datozen bi egunen atariko.

 

Ostiralean, Liam Gallagher eta Pete Doherty liluratzea lortu duen Laurie Wright kantautorearen txanda izango da, Londresetik. Pandemian hasi zen ezagun bihurtzen, eta The Libertines-en Talented Fans lehiaketa irabazi ostean, gorakada geldiezina izaten ari da. Gasteiza dator orain, pubeko rockaren promesa nagusietako bat eta mod estiloaren oinordeko zergatik den erakustera.

 

Larunbatean, Kitty, Daisy & Lewis britainiar anai-arreben hirukoteak R&B, swing, country eta blues doinuak energia sutsuaz fusiona daitezkeela frogatuko digute. Multiinstrumentistak izaki, gitarra eta pianoa ez ezik, harmonika eta tronboia ere jotzen dituzte. Magiaz beteriko emanaldiak eskaintzen dituzte zuzenean, soinuzko bidaia erakargarria eginarazita ikus-entzuleei.

Txiki ARF: familien txokoa Azkenan

Urtetik urtera familia gehiago animatzen dira Azkena Rock Festival jaialdiaren esperientzia bizitzera; horregatik, aurten ere hemen dugu haientzat bereziki pentsatutako Txiki ARF gunea, rockaz familia-giroan gozatzeko. Haurrentzako jarduerak, tailerrak eta kontzertuak izango dira topagune honetan, une errepikaezinak partekatu ahal izateko riffen tartean, dibertsioz gainezka. Egunean hiru kontzertu izango dira, eta jaialditik igaro diren talde eta musikari handienen klasiko ezagunak entzun ahal izango ditugu. Emanaldien artean, air guitar txapelketak eta bingo rockeroa antolatuko dira, eta parte-hartzaileek sariak ere lortu ahal izango dituzte; horretaz guztiaz gain, txapa eta plektro edo pua pertsonalizatuak egiteko tailerrak izango dira, baita aurpegi-margoketa rockeroak ere. Trashvilleko bigarren karpa izango da familien unibertso horren kokaleku ostiralean eta larunbatean, arratsalde hasieran.

Eguneko sarrerak gaurtik aurrera egongo dira salgai, prezio berezian, 48 orduz. Eta bonuak ere salgai daude, azkenarockfestival.com webgunean. Aurten, Gazte Bonuaz gain (100 €+ gastuak, 23 urtetik beherakoentzat), Kuadrilla Bonua atera dugu, jaialdira elkarrekin etortzen diren lagun talde horientzat: 5 bonu erosi, eta 6 eskuratu. Epeka erosteko aukera badago, eta 14 urtetik beherakoek sarrera doan izango dute, aurten ere. Jaialdiak bidaia antolatuak eskainiko ditu autobusez, inguruko hirietatik: Bilbo, Iruñea, Donostia, Zarautz, Arrasate eta Altsasu, urteko jaialdirik gustukoenetako baterako joan-etorriak askoz errazagoak izan daitezen.

Azkena Rock Festival 2025eko edizioa alimalekoa izango da berriro ere, jaialdiaren muina berresteko asmoz: gitarra zorrotzak, mito handiak eta giro rockzale onena. Mendizabala rock & rollaren epizentro nagusia izango da aurten ere, ekainaren 19an, 20an eta 21ean.

Azkena Rock Festival

2025eko ekainak 19, 20 eta 21

Mendizabala, Gasteiz

Ekainak 19, osteguna

DINOSAUR JR. play ‘Without A Sound’

THE DAMNED

MELISSA ETHERIDGE

BUZZCOCKS

QUIQUE GONZÁLEZ

LIBE

MASTERS OF REALITY

Trashville:

WAU Y LOS ARRRGHS!!!

FLÉAU

GOGOPONIES

MAMBO RAMBO

DJk:

EL CHICO

Ekainak 20, ostirala

JOHN FOGERTY

LUCINDA WILLIAMS

PUBLIC IMAGE LIMITED

TURBONEGRO

C.O.F.F.I.N

BOBBIE DAZZLE

DIAMOND DOGS & CHRIS SPEDDING play Little Richard

LA ESTRELLA AZUL Live

KAOTIKO

PSILICON FLESH

RECKLESS KELLY

ROBERT JON & THE WRECK

SARRIA

Trashville:

LOS STRAITJACKETS

ESCAPE-ISM

LAS JENNYS DE ARROYOCULEBRO

THEE SCARECROWS AKA

DJk:

ALTA TENSIÓN DJs

BORJA NIHIL

MISS STRYTCHNINE

ROCK NIGHTS

ARF TXIKI

Andre Maria Zuria:

LAURIE WRIGHT

Ekainak 21, larunbata

MANIC STREET PREACHERS

THE FLAMING LIPS play ‘Yoshimi Battles the Pink Robots’

RICHARD HAWLEY

THE HELLACOPTERS 30th Anniversary

MARGO PRICE

CHERIE CURRIE plays The Runaways

THE CHESTERFIELD KINGS

DEAD KENNEDYS

DERBY MOTORETA’S BURRITO CACHIMBA

EH, MERTXE!

EZEZEZ

THE LEMON TWIGS

THE PILL

Trashville:

THE NEANDERTHALS

THE DEVILS

THE SEX-ORGANS

WALLAROOS

DJk:

BILBA GROTBILL

DJ BONE

MALANDRA

NAT SIMONS JUKEBOX

ARF TXIKI

Andre Maria Zuria:

KITTY, DAISY & LEWIS

MÁS NOTICIAS