Harekin batera, Manic Street Preachers eta The Flaming Lips taldeak izango dira zerrendaburu Gasteizen, lehenak Estatuan egingo duten kontzertu bakarrean, eta bigarrenak Yoshimi Battles the Pink Robots disko enblematikoaren interpretazioarekin
Margo Price, C.O.F.F.I.N, The Lemon Twigs eta Sarria ere bildu dira ekainaren 19an, 20an eta 21ean Gasteizko Mendizabalan egingo den jaialdiko artisten zerrendan

John Fogerty amerikar harribitxi peto-petoa da. Creedence Clearwater Revival taldeko buru zelarik, artistak soinu propio eta bereizgarria sortu zuen, blues, country eta rock-and-roll estiloak bere lirika bereziarekin hein berean uztartuta. Rock & Roll Hall of Fame ezaguneko partaideetako bat da Fogerty, eta 100 milioi disko baino gehiago saldu ditu bere ibilbide luzean. Gaur, Azkena Rock Festival jaialdiko publikoarekin zuen zorra kitatuko du, aurten etorriko dela baieztatu baitu; izan ere, 2020an, pandemia zela-eta, bertan behera utzi behar izan genuen emanaldia, eta, egia esan, berriro ikusteko eta entzuteko irrikaz geunden, hiru urte lehenago Creedence taldearen klasikoak interpretatu zizkiguneko oroitzapen atseginaren ondoren. John Fogerty mitikoa gehitu diogu Azkena Rock Festival jaialdiko kartelari, eta kontzertu esklusiboa izango da, gainera, Manic Street Preachers taldeak bezalaxe, Estatuan egingo duten kontzertu bakarra izango baita; Mendizabalan arituko dira, halaber, The Flaming Lips taldea, Yoshimi Battles the Pink Robots disko mitikoa interpretatzen; Lucinda Williams ikonikoa, The Hellacopters taldea, bere 30. urteurrena ospatzen; La estrella azul filmean egindako lanagatik asteburu honetan Aktore errebelazio onenaren Goya saria jaso duen Pepe Llorente lider duen taldea; eta beste talde asko. Gaur, lau izen gehituko dizkiogu zerrendari. Azkena Rock Festival jaialdiaren 23. edizioa Gasteizko Mendizabalan izango da, ekainaren 19an, 20an eta 21ean.
Estatu Batuetako beste musikari handi bat, Margo Price, lehen aldiz izango dugu gure artean, eta kontzertu esklusiboa eskainiko du. Loretta Lynn edo Emmylou Harris handien ondarea ahaztu gabe, Margo Price abeslari eta konpositorea belaunaldi oso baten kultuzko artista eta talentua dela esan dezakegu, abestietan lantzen dituen gaiak askotarikoak izanik, hala nola genero-arrakala soldatetan edo estatubatuar nekazarien egoera latza.
Australiatik dator C.O.F.I.N hard rock eta punk taldea, azkenazaleengan arrastoa utziko duen emanaldi horietako bat eskainiko digutela hitz emanik. The Lemon Twigs taldearen izen ona ahoz aho zabaltzen ari da, zuzenean ikusi dituenak ezin baitio taldea gomendatzeari utzi. ARF jaialdian galdu ezin duzun bandetako bat. Azkenik, gaur-gaurkoz baieztatutako azken artista Sarria dugu, Espainiako pop rockaren promesa handienetako bat. 20 urte baizik ez zituelarik, malagarra munduan barrena zebilen jada Sevillako “Los Labios” bandarekin batera, arrakastaren gakoetako bat bere trebetasuna izanik.

Bonuak salgai daude jada sarrren orrian webgunean, eta prezio berezian egongo dira martxoaren 7ra arte. Aurten, Gazte Bonuaz gain (100 € + gastuak, 23 urtetik beherakoentzat), Kuadrilla Bonua atera dugu, jaialdira elkarrekin etortzen diren lagun talde horientzat: 5 bonu erosi, eta 6 eskuratu. Epeka erosteko aukera badago, eta 14 urtetik beherakoek sarrera doan izango dute, aurten ere. Jaialdiak bidaia antolatuak eskainiko ditu autobusez, inguruko hirietatik: Bilbo, Iruñea, Donostia, Zarautz, Arrasate eta Altsasu, urteko jaialdirik gustukoenetako baterako joan-etorriak askoz errazagoak izan daitezen.
Jaialdi bat baino gehiago, esperientzia bizi-bizia da Azkena Rock Festival, bai jakin-minak bultzatzen dituen espirituentzat, bai rock mota ororen zale amorratuenentzat. Ingurune atsegina, berdegunez inguratuta eta erdigunetik hurbil, Green Capital hiria eta euskal gastronomiaren enblema den Gasteizen. Last Tourrek antolatuta, ARF jaialdiak espiritu independenteari eusten dio, jasangarritasunaren alde eginez betiere; horregatik guztiagatik eman diote BCorp ziurtagiria.

Azkena Rock Festival
2025eko ekainak 19, 20 eta 21
Mendizabala, Gasteiz
JOHN FOGERTY
MANIC STREET PREACHERS
THE FLAMING LIPS play Yoshimi Battles the Pink Robots
LUCINDA WILLIAMS
MELISSA ETHERIDGE
RICHARD HAWLEY
THE HELLACOPTERS 30th Anniversary
P.I.L.
MARGO PRICE
TURBONEGRO
BUZZCOCKS
THE CHESTERFIELD KINGS
C.O.F.F.I.N
DEAD KENNEDYS
DERBY MOTORETA’S BURRITO KACHIMBA
DIAMOND DOGS & CHRIS SPEDDING play Little Richard
LA ESTRELLA AZUL
EZEZEZ
QUIQUE GONZÁLEZ
KAOTIKO
LIBE
THE LEMON TWIGS
MASTERS OF REALITY
PSILICON FLESH
SARRIA
RECKLESS KELLY
ROBERT JON & THE WRECK
…