JAIALDIAREN ZURE GIDA PRAKTIKOA

Hona hemen zure Azkena Rock Festival 2025eko gida praktikoa, rockaz kezkarik gabeko gozatzeko behar duzun informazio guztiarekin: cashless sistema, eskumuturrekoak, ordutegiak, esparruaren mapa, bidaia antolatuak, leihatilak, eta abar.
Prestatu zaitez jaialdi ahaztezin baterako!
ZURE GIDAREN LABURPENA
01_
KARGATU ONLINE ZURE CASHLESS ESKUMUTURREKOA
Jaialdia ordaintzeko modu bakarra izango da

Zure eskumuturrekoa txanpon-zorro elektroniko bat da, zure dirua gordetzeko txip bat duena. Dena ordaindu ahal izango duzu, janari eta edarietatik hasi eta merchandising-eraino.
Online kargatzen baduzu, ez duzu soberako zenbatekoa itzultzea eskatu beharko, automatikoa eta kosturik gabea izango baita.
Kargatu zure eskumuturrekoa ONLINE eroso eta saihestu ilarak!
Edozein zalantza edo gorabehera izanez gero, idatzi helbide honetara: cashless@azkenarockfestival.com
02_
ALDATU ZURE SARRERA ESKUMUTURREKOARENGATIK

Barrutira sartu aurretik, zure bonua edo eguneko sarrera eskumuturreko ofizialarengatik trukatu beharko duzu Mendizorrotzako Kiroldegiaren aurrean horretarako prestatutako puntuetan.
Eskumuturrekoa jasotzeko ordutegiak:
Asteazkena: 17:00 – 22:00
Osteguna: 13:00 – 00:00
Ostiral eta larunbata: 15:00 – 01:00
Eskumuturrekorik gabe ezingo zara jaialdira sartu. Eskumuturrekoak banaka jarriko dira sarrera ematean. Ezin dira beste norbaiten eskumuturrekoak jaso. Uneoro jarrita eraman behar dira.
05_
AUTOBUSAK EGUNERO ZUZENEAN JAIALDIRA
Guk eramango zaitugu, zuk bakarrik gozatu rockaz

Irteerak: Bilbo, Donostia, Iruña… eta gehiago.
06_
ARMAIRUAK
Aurten gorde zure gauzak lasaitasun osoz!

Gorde zure gauzak eta kargatu zure mugikorra modu seguruan zuk jaialdian dena ematen duzun bitartean.
07_
GASTRONOMIA
Aurten, gure eskaintza gastronomikoa anitzagoa da inoiz baino: hanburgesak, hot dog-ak, foccaciak, ogitartekoak, enpanadak eta beste hainbat aukera izango dituzu, gustu guztietarako proposamenekin.
Horrez gain, aukera begetarianoak, beganoak eta glutenik gabekoak ere izango dituzu eskuragarri, inor gosez gera ez dadin.

08_
VIRGEN BLANCA
ARFk hiria hartzen du!

Ostiralean eta larunbatean, festa Andre Maria Zurian plazan hasiko da 13:30etatik aurrera.
Laurie Wright eta Kitty, Daisy & Lewis-en emanaldiek rock n’ rollez beteko dute hiria.
09_
ADINGABEAK
Gogoratu, webgunean inprimakia betetzeaz gain, adingabe batekin bazatoz, beharrezkoa dela adingabeen baimena betetzea eta inprimatuta ekartzea eskumuturrekoa jasotzean aurkezteko.

Txiki ARF: GOZATU ROCK ONENAZ FAMILIAN
Eskola amaitu arren, txikiek oporren aurretik gainditu gabeko azken ikasgai bat dute: rock n’ rolla!! Txiki ARFn ez dago ez azterketarik, ez notarik, dibertsioa bakarrik. Ez ahaztu familiarekin etortzeaz eta Trashvilleko Rathole karpan primeran pasatzeaz!
Ostiral eta larunbatean 17:30etik 20:30era, kontzertuak, puak egiteko tailerrak, txapak egiteko tailerrak, air guitar lehiaketa eta bingo rockero batean parte hartzeko aukera izango dute.
10_
MUGIKORTASUN URRIA
Zerbitzu bereziak ditugu mugikortasun urriko pertsonentzat. Zerbitzu hau erabiltzeko, formulario hau bete behar duzu.
11_
BALORE, zure jasangarritasun espazioa jaialdian
BALORE jaialdiko egunetan dugun topagune irekia da, ARFren ingurumen- eta gizarte-konpromisoei buruzko informazioa jasotzeko eta ekarpenak egiteko. Bertan, gure ekintza nagusien berri izango duzu:
🟣 PUNTU MOREA – Indarkeria sexistaren aurkako sentsibilizazioa, prebentzioa eta arreta.
🌈 ARCOIRIS puntua – LGTBIQ+ komunitateari babesa eta ikusgarritasuna.
🟢 PUNTU BERDEA – Jaialdiaren ingurumen-neurriak ezagutzeko gunea.
🧑🏽🦽 IRISGARRITASUNA ETA ONGIZATEA – Irisgarritasun unibertsala bermatzeko baliabideak eta arreta.
🧑🏻🤝🧑🏿 INKLUSIO puntua – Hirugarren Sektorearekin lankidetzan, inklusio soziolaborala sustatzeko eta Arabako Elikagaien Bankuari dohaintzak egiteko bazterketa egoeran dauden pertsonei laguntzeko.
📣 ALIANTZAK ETA LANKIDETZAK puntua – Eragile anitzeko proiektuen garapena, LAST TOURen helburuari eutsiz: kulturaren bidez gizartea eraldatzea, BCorp ziurtagiriaren babespean.