16 Horsepower

Banandu zirenetik hogei urte baino gehiago igaro ondoren, 16 Horsepower 2026an itzuli dira agertokietara, eta Azkena Rock Festivalen 25. urteurrenean haiekin gozatu ahal izatea benetako luxua izango da jaialdiarentzat. Denverren sortuak eta David Eugene Edwards buru dutela, 90eko hamarkadan unibertso propioa eraiki zuten, country iluna, Apalatxeetako folka, gospela eta rock alternatiboa intentsitate ia espiritual batekin […]

PATTI SMITH QUARTET

Patti Smith

Artista gutxik lortu dute poesia, rocka eta jarrera Patti Smith-ek bezain indartsu uztartzea. 70eko hamarkadako New Yorkeko eszenako ezinbesteko figura izan zen, Horses lan fundazional bihurtu zuen eta Because the Night edo People Have the Power bezalako abestiak utzi ditu historiarako. 2022ko Azkena Rock Festivalen emanaldi gogoangarriaren ondoren, Mendizabalara itzuliko da urte bereziki esanguratsu batean: […]

WILCO

Hiru hamarkadaz, Wilcok erakutsi du kantu bat norabide askotara zabal daitekeela bere muina galdu gabe. Jeff Tweedy buru dela, Chicagoko taldea country alternatibotik esperimentaziora, zaratara eta gero eta zailago sailkatzen den rock batera igaro da. Yankee Hotel Foxtrot eta A Ghost Is Born bezalako diskoek lengoaia hori behin betiko zabaldu zuten. Bi hamarkadaz egonkor mantendu […]

BILLY BRAGG

Gitarra elektriko bakarra nahikoa izan daiteke zarata handia egiteko. Billy Bragg 80ko hamarkadaren hasieratik ari da tresna hori punka, folka eta protesta-kantua uztartzeko erabiltzen, maitasunari, langile klaseari eta politikari buruzko istorioak abesti zuzen, adimentsu eta, sarritan, umorez zipriztindu bihurtuz. Britainiar punkaren eztandatik sortua, Woody Guthrie-ren tradizioaren eta The Clash-en urgentziaren artean aurkitu zuen bere hizkuntza […]