ARTISTAK

TROPICAL FUCK STORM

Tropical Fuck Storm arte punk bortitza, esperimentazioa, zarata eta egungoari begirada zorrotza uztartzen dituen soinu-haizebolada da. 2017an Melbournen sortuak, A Laughing Death in Meatspace (2018) diskoarekin debutatu zuten, eta ondoren Braindrops (2019) eta Deep States (2021) kaleratu zituzten, kaos digitala, konspirazioa eta gizakiaren hauskortasuna jorratuz. 2025ean Fairyland Codex plazaratuko dute, egitura zuzenagoetara itzulita baina euren kaos bortitzari uko egin gabe. Mendizabalan, euren unibertsoan murgiltze magnetikoa agintzen dute: riff zorrotzak, giro zapaltzaileak eta premia politikoa motor gisa.

Facebook Instagram  Instagram