ARTISTAK

THE DAMN TRUTH

Montrealetik (Kanada) sortuak, The Damn Truth-ek 2009az geroztik eraiki dute rock & rollaren makina sendo eta benetakoa, inolako konpromisorik gabea. Lee-La Baum-en ahots karismatikoaren gidaritzapean, aurten kaleratu dute beren laugarren disko homonimoa, Bob Rock ekoizle mitikoak ekoitzia, riff suntsitzaileak, melodia eta jarrera geldiezina uztartzen dituena. Klasiko handien eraginpean bada ere, freskotasuna galdu gabe, haiek Mendizabalan izatea rock hutsaren bermea izango da: himnoz betetako set bat, lehen mailako eszenaratzea eta iraganeko rocka beti hobea zela dioten zalantzazale guztiak aho bete hortz utziko dituen erakustaldi bat.

Facebook Instagram  Instagram  Instagram