HAYSEED DIXIE

Bi hamarkada baino gehiago daramatzate Hayseed Dixiek bluegrassa eta hard rocka uztartzen, ezohikoa bezain eraginkorra den formula batekin. Nashvillen sortu ziren John Wheeler buru zutela, eta hasieran AC/DCren kantuak banjo, mandolina, biolin eta gitarra akustikoekin berrinterpretatu zituzten, eurek rockgrass izendatu zuten estiloari forma emanez. Ordutik, KISS, Queen, Led Zeppelin, Aerosmith eta Motörheaden kantuak eraman dituzte […]
MARTE LASARTE

Marte Lasarte Pello Armendáriz eta Borja Antónen arteko elkarlan berritik sortu zen, Skakeitanen hamabost urte baino gehiago elkarrekin egin ondoren. Lore Nekane Billelabeitia (Belako) eta Alex Alonso batu zitzaizkien, eta Donostiako laukoteak rocka sintetizadoreekin, erritmo elektronikoekin eta pop melodiekin uztartzen duen euskarazko proposamena osatu du. Ez Da Besterik (2024) lehen diskoak intentsitatea eta dantzarako joera […]
Micky y Los Colosos del Ritmo

Gurean atzoko, gaurko eta etorkizuneko rock’n’rolla gorpuzteko gai den norbait badago, hori Micky Carreño Schmelter nekaezina da, Micky handia, oholtza gainean arotz-azoka batek baino eskarmentu handiagoa duen eszenako piztia. El Hombre de Goma izenez ezagunagoa, Los Colosos del Ritmo taldearekin iritsiko da Azkena Rock Festivalera, rhythm and blues oldarkor eta biziz dantzan jartzeko, Tengo un […]
Bob Log III

Moto-kasko baten, lentejuelazko jantzi baten eta mikrofono bihurtutako telefono baten atzean ezkutatzen da Bob Log III, blues eta rock & roll undergroundeko pertsonaiarik sailkaezinenetako bat. Slide gitarra eta oinekin jotzen duen bateria besterik ez dituela, Arizonako musikariak 90eko hamarkadatik darama Delta bluesa garage primitiboz, riff frenetikoz eta umore absurdoz beteriko ikuskizun bihurtzen. Gizon-orkestra formatuak kontzertu […]
COCKNEY REJECTS

70eko hamarkadaren amaieran Londresko East Enden sortuak, Cockney Rejects britainiar punkaren historia bizia eta Oi! mugimenduaren izen nagusietako bat dira. Jeff eta Micky Geggus anaiak taldearen ardatz direla, langile-klaseaz, futbolaz eta eguneroko bizitzaz iragazkirik eta artifiziorik gabe hitz egiten zuen soinu zuzen eta borrokalaria kalera eraman zuten. Bad Man, We Are the Firm eta, batez […]
Wild Billy Childish & CTMF

Billy Childish artista polifazetikoaren adibide ezin hobea da: musikaria, poeta, margolaria, argazkilaria eta musika-ekoizlea dira hari lotutako diziplinetako batzuk. Azkena Rock Festivalen edizio honetan, bere musika-gaitasunaz zuzenean gozatzeko aukera izango dugu, garagea, punka eta indiea bezalako generoak uztartzen dituen proiektu batekin.
The Bank Robbers

The Bank Robbers Marcos Sendarrubias eta Isaac González berriro elkartu dituen rockabilly proiektua da, The Nitemares taldearen garaiak gogora ekarriz. 50eko hamarkadako oihartzun nabarmenekin, banda Mendizabalako agertokietara itzuliko da Azkena Rock Festivalen edizio berri honetan.