ARTISTAK

HAYSEED DIXIE

Bi hamarkada baino gehiago daramatzate Hayseed Dixiek bluegrassa eta hard rocka uztartzen, ezohikoa bezain eraginkorra den formula batekin. Nashvillen sortu ziren John Wheeler buru zutela, eta hasieran AC/DCren kantuak banjo, mandolina, biolin eta gitarra akustikoekin berrinterpretatu zituzten, eurek rockgrass izendatu zuten estiloari forma emanez. Ordutik, KISS, Queen, Led Zeppelin, Aerosmith eta Motörheaden kantuak eraman dituzte euren eremura, material propioarekin batera. Umoreaz eta lotsagabekeriaz harago, taldearen indarra interpretazio sendoan eta rockaren energia formatu akustikora eramateko duten modu berezian dago.

Facebook Instagram  Instagram  Instagram