BILLY BRAGG

Gitarra elektriko bakarra nahikoa izan daiteke zarata handia egiteko. Billy Bragg 80ko hamarkadaren hasieratik ari da tresna hori punka, folka eta protesta-kantua uztartzeko erabiltzen, maitasunari, langile klaseari eta politikari buruzko istorioak abesti zuzen, adimentsu eta, sarritan, umorez zipriztindu bihurtuz. Britainiar punkaren eztandatik sortua, Woody Guthrie-ren tradizioaren eta The Clash-en urgentziaren artean aurkitu zuen bere hizkuntza […]
Girls Against Boys

Washington D.C.-tik, Girls Against Boys-ek hiru hamarkada baino gehiago daramatzate post-hardcorea, noise rocka eta industrialaren gordintasuna uztartzen dituen soinu iluna eraikitzen. Scott McCloud buru dutela, taldeak 90eko hamarkadako underground eszenako ezinbesteko hainbat disko grabatu ditu, hala nola Venus Luxure No. 1 Baby eta Cruise Yourself.
Demented Are Go

Britainiar psychobillyaren aitzindariak, Demented Are Go 80ko hamarkadaren hasieratik ari dira generoa bihurritzen, punkak, garageak eta rock & rollak elikatutako izaki basati bihurtzeraino. Sparkyren presentzia nahastezina buru dutela, taldeak umore makabroz beteriko unibertso propioa eraiki du, eta bidean In Sickness & In Health bezalako kultuzko diskoak utzi ditu.
Dave Alvin & The Guilty Ones

Figura gutxik irudikatzen dute Dave Alvin-ek bezain ondo bluesaren, countryaren, folkaren eta AEBetako rock & rollaren arteko gurutzaketa. The Blasters taldearen sortzailea eta gitarraz, errepidez eta muga-lurraldeen usaina duten abestiz eraikitako bakarkako ibilbidearen jabea, kaliforniarrak hamarkadak daramatza galtzaileen, bizirauteko borrokan dabiltzanen eta amets amerikarraren ertzetan bizi diren pertsonaien istorioak kontatzen. The Guilty Ones taldearekin batera, […]
Cherry Poppin’ Daddies

Talde gutxik jakin dute swinga Cherry Poppin’ Daddies-ek bezain festa basati bihurtzen. 80ko hamarkadaren amaieran Oregonen sortuak eta Steve Perry buru dutela, hamarkadak daramatzate swinga, ska, punka, jazza eta rock & rolla inolako konplexurik gabe uztartzen, dotorea bezain aurreikusezina den soinua eraikiz.
Beth Hart

Blues rock garaikidean ahots gutxik transmititzen dute Beth Hart-enak bezainbeste. Interpretazio indartsu eta zaurgarriarekin, artista kaliforniarrak zauriak blues, soul eta rockez blaitutako abesti bihurtzen ditu. Hiru hamarkada baino gehiagoko ibilbide sendoan, ezinbesteko diskoak kaleratu eta Joe Bonamassa bezalako artistekin elkarlanean aritu ondoren, konpositorea Mendizabalara iritsiko da Azkena Rock Festivalen 25. urteurrena ospatzera.
JERRON “BLIND BOY” PAXTON

Jerron “Blind Boy” Paxton beste garai batetik etorria dirudien arren, haren musikak bete-betean jarraitzen du bizirik gaur egun. Los Angelesen jaioa eta Louisianan familia-sustraiak dituena, afro-amerikar musika-tradizioaren egungo interprete eta ezagutzaile nabarmenetako bat da, bluesaren, ragtimearen, old-timearen, jazzaren eta cajun musikaren artean naturaltasunez mugitzen den multiinstrumentista. Gitarra, banjoa, pianoa, biolina, harmonika edo akordeoia jotzen ditu, […]
PARKER BARROW

Parker Barrowek southern rocka egiten du, errepideko hautsa oinetan, bluesa zainetan eta soul dosi eder batekin. Taldearen buru Megan Kane eta Dylan Turner daude, agertokian zein handik kanpo senar-emazteak, eta bien arteko lotura kilometroz eta kontzertuz eraikitako talde osoan sumatzen da. Nashvilletik, The Black Crowes, The Allman Brothers Band edo Tedeschi Trucks Band dituzte begiz […]
SLASH FT. MYLES KENNEDY & THE CONSPIRATORS

Lehen riffetik bertatik ezagutzen diren gitarristak daude, eta Slash horietako bat da. Guns N’ Roses eta Velvet Revolverrekin rockaren historiaren zati bat idatzi ondoren, etapa berri baterako bidaide ezin hobea aurkitu zuen Myles Kennedyren ahotsean. The Conspiratorsekin batera, Apocalyptic Love (2012) lanetik hasita, hard rock zuzeneko lau disko sinatu dituzte, riff handietan, estribillo indartsuetan eta […]
MICHAEL MONROE plays Hanoi Rocks

Michael Monroe azken hamarkadetako rock n rolla ulertzeko ezinbesteko figura horietako bat da. Hanoi Rocks taldeko frontman gisa, punkaren, glamaren eta rock n rollaren arteko nahasketa leherkorra eraman zuen Finlandiatik mundura, eta taldea kultuzko izen eta ondorengo belaunaldi oso baten erreferente bihurtu zuen, Guns N’ Rosesetik Los Angeleseko glam eta sleaze eszenaren zati handi bateraino. […]