Figura gutxik irudikatzen dute Dave Alvin-ek bezain ondo bluesaren, countryaren, folkaren eta AEBetako rock & rollaren arteko gurutzaketa. The Blasters taldearen sortzailea eta gitarraz, errepidez eta muga-lurraldeen usaina duten abestiz eraikitako bakarkako ibilbidearen jabea, kaliforniarrak hamarkadak daramatza galtzaileen, bizirauteko borrokan dabiltzanen eta amets amerikarraren ertzetan bizi diren pertsonaien istorioak kontatzen. The Guilty Ones taldearekin batera, bere musikak indar berezia hartzen du oholtza gainean, sustraietako tradizioa rockaren elektrizitatearekin eta gitarra dotore bezain sutsuarekin uztartuz. Azkena Rock Festivalen, Dave Alvinek amerikar kantutegi handiari bizirik eusteari eskainitako ibilbide oso baten indarra erakutsiko du.



