ARTISTAK

OLD TIME SPOOKS

Etxean jokatuz iritsiko dira Old Time Spooks, 2022an Vitoria-Gasteizen sortutako hillbilly punk taldea, AEBetako sustraietako musikaren kale-espiritua errepideak eramaten dituen toki guztietara zabaltzeko asmoz. Banjoa, gitarra erresonatzailea, washboarda eta washtub bassa eskuetan, punk energiaren eta Apalatxeetako folklorearen arteko nahasketa egiten dute, ironiaz beteriko beldurrezko, gore eta B serieko istorioekin. Creepy and Weird Tales eta Cuchillo. Sangre. Muerte. Ataúd. lanen ondoren, 2026an Tierra. Gusanos. Lápida. Flor. gehitu diote beren hilerri musikal bereziari. Azken lan hori Mendizabalan aurkeztuko dute, zuzeneko frenetiko, ilun eta izugarri dibertigarri batekin.

Instagram