ARTISTAK

DEKE DICKERSON

Deke Dickerson-entzat rock & rolla bere egoerarik puruenean da interesgarriena, rockabillyarekin, countryarekin, western swingarekin eta rhythm & bluesarekin inolako konplexurik gabe nahasten zen garaian. Gitarra-jotzailea, abeslaria eta AEBetako sustrai-musikaren benetako aditua, hamarkadak daramatza soinu-mapa hori arakatzen, birtuosismoa, umorea eta 40ko eta 50eko hamarkadetako musikarekiko debozioa uztartuz. Deke Dickerson and the Ecco-Fonics taldearen buru zein bere proiektu eta kolaborazio ugarietan, gitarra bihurtu du twang, hillbilly eta rock & roll primitiboz beteriko errepertorio baten ardatz.

Facebook Instagram  Instagram  Instagram