Azkena Rock Festival jaialdiaren 24. edizioa belaunaldiarteko rock-jaialdi gogoangarria izan da

FECHA

48.000 lagun baino gehiago bildu dira Mendizabalan, hiru egunez, Azkena Rock Festival jaialdia rock-and-rollaren tenplu gisa finkatuta

Eguneko 10 une handiak

Andre Maria Zuriaren plazan hasi eta Mendizabalako azken akordeekin bukatu, itzulera handiak, aurkikuntza berriak eta artista historikoen eta egungo proposamen interesgarrien elkarbizitza naturalak markatutako hirugarren egunaz gozatu dute ikus-entzuleek.

1. Rocka nagusi hiriaren erdialdean

Andre Maria Zuriaren plaza jaialdiaren luzapen natural izan da, berriro ere, The Backyard Casanovas taldearen emanaldiarekin. Suediarren hard rocka, jarrera kaletarra eta hutsik gabeko leloak Gasteizko erdialdean uztartu dira, ehunka lagunen aurrean, asteburuko agertoki berezienetako batean.

2. Social Distortion: itzulera ahaztezina

Jendeak gehien espero zuen kontzertuetako bat Social Distortion taldearena izan da. Azkenekoz jaialdian izan zirenetik lau urte igaro diren honetan, Mike Ness eta taldekideak Mendizabalan izan dira berriro amerikar punk rockaren instituzio nagusietako bat izaten jarraitzen dutela erakusteko. Belaunaldiarteko ereserkiak, gitarra zorrotzak eta denboraren joanari ezin hobeki aurre egin dioten abestien bilduma.

3. Esperientzia eta etorkizuna

Belaunaldien arteko kontrasteak ere izan du lekua gaurko egunean. Superchunk taldeak estatubatuar indie rockaren erreferentzia absolutu direla aldarrikatu du, eta Starbenders taldeak, aldiz, nazioarteko zirkuituan proiekzio handieneko banda gazteetako bat zergatik diren berretsi du, glam rocka, jarrera eta eszenaratze magnetikoa uztartuta.

4. Split Dogs taldearen agurra, itzulera iragarrita

Split Dogs britainiarrek eguneko zuzeneko zirraragarrienetako bat eskaini dute, zuzeneko punk rock deskarga batekin. Haien emanaldiak, gainera, Estatu osoan beste bira bat egingo dutela iragartzeko balio izan du: Bartzelona (azaroak 24, Upload), Madril (azaroak 26, Nazca) eta Gasteiz (azaroak 28, Helldorado) izango dira, besteak beste, geltoki nagusiak. Sarrerak lasttour.org  webgunean daude salgai.

5. Eusko labela: Lepora eta Rodeo

Bertako eszenak ere izan du tartea, Lepora eta Rodeo taldeekin. Euskadin egindako rocka ulertzeko bi modu eta bi belaunaldi ordezkatzen dituzten taldeak izanik, jaialdiko kartelari nortasuna eta izaera dakarzkion tokiko eszena osasuntsu dagoela erakutsi zuten.

6. Alcalá Norte eta Estatuko rockaren orainaldia

Azken hilabeteetako errebelazio handienetako bat izaki, Alcalá Norte taldea eguneko kontzertu jendetsuenetako baten protagonista izan da. Agertoki gainean, Madrilgo taldeak argi utzi du sorkuntza-une bikaina bizitzen ari dela, eta konexioa lortu duela publikoaren belaunaldi berri batekin. Eta, gainera, taldeak bere bigarren diskoa aurkeztuko du kontzertu handi batean, Madrilgo Movistar Arenan, 2027ko otsailaren 20an.

7. Jaialdi irekia: Sleaford Mods eta Carpenter Brut

Azkena Rock Festival jaialdiaren ikuspegi zabalaren erakusgarri izan dira Sleaford Mods eta Carpenter Brut taldeen proposamenak. Britainiarrek errealitate garaikidearen erretratu zorrotza egin dute, ohi duten lez, eta frantziarrek, berriz, synthwave, metal eta tentsio handiko elektronika nahastu dituzte Mendizabalan.

8. Jason Isbell, kantu amerikarraren eskola magistrala

Eguneko unerik hunkigarrienetako bat Jason Isbell & The 400 Unit taldeak ekarri du. Alabamako musikariak berriro erakutsi du zergatik den bere belaunaldiko konpositore handienetako bat, birtuosismoa, sentsibilitatea eta lehen notatik publikoarekin konektatzeko gai diren abestien sorta bat uztartuta.

9. Azkena Rock Festival jaialdia indarkeria sexualaren eta gorroto-delituen aurka

Aurten, Musika Jaialdiak eta Emakumeak Musikaren Industrian Elkarteak kanpaina bat bultzatzen duen Jaialdien Itunari atxiki zaio, sexu-indarkerien eta gorroto-delituen aurkako konpromisoa indartze aldera.

Atxikimendu hori bat dator jaialdia prebentzioaren, sentsibilizazioaren, taldeen prestakuntzaren eta esparruaren barruan lantzen ari den den lanean txertatzen da, bereziki Puntu Morearen eta BALORE Espazioaren bidez.

10. Mila esker! 25. urteurrenean ikusiko dugu elkar

Hiru egunez, rock musika izan da nagusi Azkena Rock Festival jaialdian, estiloaren adierazpen guztietan, kartelaren eklektizismoaren erakusgarri. Jaialdia datorren urtean itzuliko da, 2027ko ekainaren 18an, 19an eta 20an. 

MÁS NOTICIAS