Azkena Rock Festival 2021

20, 21 & 22.06.2024 Vitoria~Gasteiz

BURNING SINCE 2002

Prentsa

AZKENA ROCK FESTIVAL 2024KO PRENTSA AKREDITAZIOAK

Prentsa akreditazioa eskatzeko epea maiatzaren 21ean hasiko da eta 2024ko maiatzaren 31an amaituko da. Akreditazioak jaialdiaren web-orri honetan bertan eskuragarri egongo den formularioaren bidez bakarrik eskatu ahal izango dira.

Edozein kontsulta egin nahi izanez gero, jarri harremanetan honako helbide honetan: press@lasttour.org

AKREDITAZIOEN SISTEMAREN FUNTZIONAMENDUA

1. AKREDITAZIOA LORTU AHAL IZATEKO KLAUSULAK

1.1 BETE BEHARREKO BALDINTZAK

• Ezinbestekoa da jaialdiari buruzko aldez aurreko informazioa argitaratzea edo ematea akreditazioa eskatu ahal izateko.
• Akreditazioak www.azkenarockfestival.com web guneko prentsa atalaren bidez bakarrik eskatu ahal izango dira. Ez da inoiz erantzungo akreditazio-eskaerei buruzko telefono bidezko kontsultarik edo posta elektronikorik.
• Ez da inolako freelance-rik egiaztatuko. Egiaztatutako pertsona guztiek komunikabide jakin batekoak izan beharko dute.
• Nahitaez errespetatu behar dira jarraian zehazten diren akreditazio-kopuruen mugak. Bestela, muga hori gainditzen duten eskaerak ukatu egingo dira.

1.2. AKREDITAZIOEN MUGAK

• Irratien eta webguneen kasuan, akreditazio bat eskatu ahal izango da gehienez. Prentsa idatziaren kasuan, bi akreditazio egongo dira gehienez, bata argazkilariarena eta bestea erredaktorearena. Ez dira bi erredaktore onartuko idatzizko hedabide berean.
• Telebisten kasuan, hiru akreditazio egongo dira gehienez. Horietako batek erredaktore izan behar du.
• Bandek eta Azkena Rock Festival jaialdiaren antolatzaileek baimendutako argazkilari kopurua mugatua da, eta, beraz, antolatzaileek galbahea egin beharko dute. Antolatzaileek kalitatezko argazkiak emango dizkiete akreditazioa ukatu zaien argazkilariei.

1.3. EBAZPENAK

Ekainaren 7an, ostirala, email bidez jakinaraziko zaie onartutako eskabideak dituzten egiaztatuei.
Akreditazio horrek ez du bermatzen argazkilari eta telebista horiek jaialdiko emanaldi guztiei argazkiak atera eta/edo filmatu ahal izatea, banda bakoitzak bere arauak eta akreditazioak baititu horri dagokionez, eta banda bakoitzaren managementak du azken hitza argazkiak eta/edo filmaketak egin ditzaketen bitartekoei buruz.
Erakundea posta elektronikoz jarriko da harremanetan egun batzuk lehenago akreditatutako argazkilari eta/edo telebista bakoitzarekin, zein kontzertutan atera eta filmatu ahal izango den eta zeinetan ez baieztatzeko.

 

2. NOLA ESKATU AKREDITAZIOA

2.1. Adierazitako egunetan (2024ko maiatzaren 31eko 09:00ak arte), akreditazioak eskatzeko formulario bat aktibatuko dugu atal honetan.
2.2. Akreditazioa eskatzeko formularioa agertuko zaizu. Eremu guztiak bete behar dituzu. Inprimaki bat bete behar da pertsona bakoitzeko. Osatu ondoren, egin klik BIDALI botoian. Oso garrantzitsua da formularioan erabilitako e-posta helbidea maiz txekeatzea, informazio-komunikazio asko e-mailez egingo baitira. Jarraian, pantaila bat agertuko da, eskaera ondo egin den adierazteko.
2.3. Jasotako eskabideei buruzko ebazpenak 1.3 puntuan adierazten den moduan argitaratuko dira.
2.4. Zure eskaera ukatzen bada, ezin izango da errekurtsorik jarri.

 

3. EGIAZTAGIRIAK JASOTZEA

Akreditazioak jaialdian zehar jasoko dira, 2024ko ekainaren 20, 21 eta 22an, Azkena Rock Festival jaialdiko akreditazioen leihatilan, posta elektronikoz jasoko duzun akreditazioa aurkeztuz.

 

4. APUNTEAK

Prentsa-akreditazioak ez du VIP eremura, artisten kamerinoetara edo erakundeko langileentzat soilik diren guneetara sartzeko aukerarik emango. Ez da akreditaziorik egongo prentsako ibilgailuentzat. Egiaztaturen batek arau horietakoren bat betetzen ez badu, erakundeak eskubidea izango du egiaztapena kentzeko.

 

Edozein kontsulta egiteko, idatzi press@lasttour.org helbidera.

AZKENA ROCK FESTIVALI BURUZ

Azkena Rock Festival –edo zale leialenentzat ARF– rock n’ roll jaialdi garrantzitsuenetako bat da, huts egin ezinezko hitzordua musika-estilo hori aldaera guztietan maite dugunontzat. Bi hamarkada daramatza ARF jaialdiak rock n’ roll-aren historia idazten, ‘Burning since 2002’, lehenengo ediziotik nazioarteko rock izar handienak ekarrita.

Bai klasikoak, hala nola Bob Dylan, Patti Smith, The Who, Kiss, Iggy & The Stooges, Ozzy Osbourne, Sex Pistols, Gregg Allman, Brian Setzer, Alice Cooper, Deep Purple, New York Dolls, The Pogues edo MC5, bai gaur egungo artista eta talde garrantzitsuak: Chris Isaak, Slash, Pearl Jam, The Black Crowes, Wilco, My Morning Jacket, Queens Of the Stone Age, Juliette Lewis edo Wolfmother. Mendizabalako eta Andre Maria Zuriako agertokietatik igaro diren banda guztien izenak batuko bagenitu, jaialdiaren handitasuna argi eta garbi adieraziko lukeen irudia lortuko genuke, baita azken 50 urteotako rockaren historiaren beraren irudia ere.

Hurrengo edizioan, Azkena Rock Festival jaialdiak 22 urte beteko ditu.  Queens of The Stone Age, Sheryl Crow, Arde Bogotá eta beste talde asko izango dira Mendizabalan elkartzeko aitzakia; izan ere, taldeak ez ezik, ikus-entzuleak ere etxean egongo balira bezala sentitzen baitira gure artean.