Lehen atala ostiral honetan egongo da eskuragarri azkenarockfestival.com, Spotify, Youtube eta Ivoox plataformetan

Iñaki López, Arde Bogotá… aurkituko ditugu lehen denboraldiko gonbidatuen zerrendan. 

Azkena Rock Festival da rock and roll jaialdi garrantzitsuena, eta 22 urteko historia da horren adierazgarri. Zenbat kontzertu, zenbat esperientzia eta zenbat lagun izan ditugun ondoan musikazaletasunaren bide honetan; horregatik, Azkenaren podcasta sortu dugu eta, bertan, rock musikarekiko grinaz hitz egingo dugu, ARF jaialdiaren ibilbidean arrastoa utzi duten une ahaztezinak gogoratu, bitxikeria barregarriak aipatu, eta orain arte ezezaguna zen informazioa emango digu Clara Lobo aurkezleak, goren mailako gonbidatuekin batera. Esate baterako, lehen denboraldi honetan Iñaki López edo Arde Bogotá izango dira, besteak beste, gonbidatuak. 

Clara Lobo karismatikoa izango da aurkezle; musikaren munduan ibilbide luzea egina du Clara Lobo kazetariak eta, azken urteotan, kontzertuen ekoizle-lanetara bideratu du bere jarduna; beraz, zuzeneko musikaren mundua barrutik eta kanpotik ezagutzen duela esan dezakegu. Mikrofono aurrean jarriko ditu musikaren industrian ezagunak diren pertsonak, musikariak, baita rockzale eta Azkenazale ezagunak ere, eta galdera oso pertsonalak egingo dizkie, betiere umorea lagun.

ARF jaialdiaren lehen podcasta ostiral honetan egongo da entzungai, urtarrilaren 26ean, eta bi astean behin aterako da atal berri bat, bideo nahi audio formatuan ikusi edo entzun ahal izateko azkenarockfestival.com webgunean edo Spotify, Youtube eta Ivoox plataformetan.

Estreinako denboraldi honetan, gonbidatuek Clara Loborekin 30 minutuko solasaldia gainditzen ote duten jakingo dugu; besteak beste, Iñaki López eta Arde Bogotá izango dira solaskide lehen denboraldian. 

Lehenengo kapitulu honetako gonbidatua Yahvé de la Cavada izango da, jaialdiko programatzailea. Lehen atal honetan, Mendizabalako jaialdiarekin lotutako xehetasun –orain arte ezezagun eta– interesgarrien berri emango digute Clara Lobok eta Yahvé de la Cavadak; horretaz gain, oro har eta letra larriz idatzitako rockari buruz ere arituko dira. Amaia Santana kazetaria ere izango dute lagun, Azkena jaialdiaren historian “desklasifikatutako dokumentuei” buruz hitz egiteko.

AZKENAKO PODCASTA
Estreinaldia ostiraletan, bi astean behin.
Audio eta bideo formatuan entzungai eta ikusgai, azkenarockfestival.com webgunean, eta Spotify eta Youtube plataformetan.   
Audio formatuan entzungai Spotify, Ivoox, Apple, Amazon eta Podimo plataformetan.