PreachersGuztira 47.500 pertsona igaro dira Mendizabalatik Azkena Rock Festival 2025 jaialdiaren hiru egunetan, musika bizitzeko modu paregabea berretsiz. Edizio hau topaketa, errituala eta jaunartze ozena izan da, eta bertan kondairak, ahots berriak eta belaunaldien arteko publikoa bat etorri dira sintonia berean.
GAURKO EGUNA 10 UNE GOGOANGARRITAN

1. Manic Street Preachers: elektrizitatea eta lelo ahaztezinak
Manic Street Preachers talde mitikoak azkenazaleak konkistatu ditu energiaz eta elektrizitatez beteriko zuzeneko kontzertuarekin; gaurkoan, argi erakutsi digute, beste behin ere, zergatik diren ezinbesteko banda horietako bat rock britainiarrari dagokionez. If You Tolerate This Your Children Will Be Next eta beste hainbat hit atenporal eskainita, aurtengo set dantzagarrienetako bat osatu dute diskografia osoko leloei esker. Emozioen intentsitatea, soinuaren zehaztasuna eta erabateko bat-egitea publikoarekin.

2. The Flaming Lips: odisea psikodelikoa eta emozionala
Oklahomako The Flaming Lips talde bizi eta outsidera izan da gaurko protagonista nagusietako bat, eta aurreikuspenak gainditu ere egin dituzte. Kaleratu zutenetik 20 urte baino gehiago igaro diren honetan, Yoshimi Battles the Pink Robots disko ikonikoa zuzenean jo dute eta albumeko klasikoak Mendizabalako agertokira eraman dituzte, kontzertu baten eta performance baten arteko muga lausotu duen esperientzia sentsorial batean.

3. Kitty, Daisy & Lewis: swing festa Andre Maria Zuriaren plazan
Kitty, Daisy & Lewis neba-arrebek eman diete amaiera, datorren urtera arte, Andre Maria Zuriaren plazako kontzertuei, swing eta rockabilly doinuak eta vintage dotorezia uztartu dituen set batekin. Rockaren senidetasuna ospatu nahian, lehen akordetik konektatu dute ikus-entzuleekin, eta genero eta belaunaldi guztientzako moduko egun baten atariko ezin hobea izan da.

4. EZEZEZen eta Eh, Mertxe!: eusko labeldun talentua
Bilbao BBK Live jaialditik Mendizabalara, punk rock euskaldunaren proposamen fresko eta ausartenetako bat dela esateko arrazoiak pilatzen joan da EZEZEZ taldea. Gaurko zuzenekoan laurogeita hamarreko hamarkadako grungea, 70eko hamarkadako psikodelia eta filtrorik gabeko jarrera nahastu dituzte, eta nahasketa izugarria izan da. Lehenago EH, Mertxe! taldeak ireki ditu ateak, zuzeneko zorrotz eta energetiko bat eskainita; argi dago, beraz, tokiko talentuak baduela berezko tokia agertoki handietan ere.

5. Margo Price: egia, sustraiak eta erresistentzia agertoki gainean
Margo Priceren kontzertua gaurko zintzoenetako bat izan du, ahots urratu horrekin eta presentzia izugarri horrekin. Artifiziorik gabe, countrya, folka eta jarrera borrokalaria gordinki uztartuta, esan gabe doa ez dela atsegin ematera etorri, axola diona kontatzera baizik. Abesti bakoitzean bere egin dituen borrokak hauteman daitezke: industriaren bi aurpegiko jarrera, genero-desparekotasuna, amerikar landaguneen prekarietatea… Pricek zauritik kantatzen du, baina baita itxaropenetik ere, bere belaunaldiko ahots handienetako bat dela berresten duen argitasunez.

6. Richard Hawley, musika-klasearen zuzendaria
Pulpen parte hartu ondoren, abeslari britainiarra Gasteizera itzuli da bere proiektuaren frontman gisa eta iaz estreinatutako “In This City They Call You Love” hamargarren diskoa aurkezteko. Bere belaunaldiko konpositorerik aipagarrienetakotzat jotzen da trobadore britainiar honen showa. Masterclass musikal oso bat izan da, bere ahots bero eta crooner oinazetsuaz lagunduta, hazi zen Sheffield industrialenaren gordintasunera eraman gaituena, eta aldi berean, baladetan islatutako birtuosismo baten lekuko ginen, istorio gordinak, erraietakoak eta maitasunez gainezka zeudenak kontatzen dizkigutenak. Luxu handia edizio honetan gozatu ahal izatea.

7. The Sex Organs, hedonismoa eta elektrizitatea Trashvillen, dibertimenduak bakarrik axola duen espazioa
Aurreiritzirik gabeko benetako rock n rolla Trashvilleko publikoa, jaialdiko agertokirik basatiena, konkistatzeko behar den maxima bada, The Sex Organs izan da adibide onena klimaxera iristea beti errazagoa dela erakusteko, distortsio pixka batekin. Bikote honek gitarra bat, perkusio-kit bat eta mozorro batzuk besterik ez ditu behar izan, bere abestien mezuetan nahasmendurik sortzen ez dutenak, langileak zoratzeko eta bizitza honetara ondo pasatzera etorri garela aldarrikatzeko, hedonismoa besarkatuz eta, batez ere, erremediorik gabe kutsatuz.

8. Gaur, ELAren aurkako Mundu Eguna, Azkena Rock Jaialdiak milaka pertsona batu ditu itxaropenaren argia piztuz
Eszenatoki nagusia berdez tindatu da ELAren Nazioarteko Egunean. Borrokatzen dutenen alde. Zaintzen dutenek. Amore ematen ez dutenengatik! Azkena Rock berdea ADELA Araba-Arabako Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren Elkartearekin.

9. Eskerrik asko! Mila esker!
Aurten ere, babesle guztiei eskerrak eman nahi dizkie jaialdiak, emandako laguntzarengatik, eta bereziki, Gasteizko Udalari eta Arabako Foru Aldundiari; La Salve etxeari, garagardo partner izateagatik, baita Kutxabank eta Petronorri ere, partner ofizialak izateagatik. Horien guztien inplikaziorik gabe, Azkena Rock Festival jaialdiaren edizio honetan ezin izango genituzkeen helburuak bete, garapenari eta hazkundeari dagokienez.
Gainera, eskerrak eman nahi dizkizuegu jaialdira hurbildu zareten ikus-entzule guztioi, eredugarri baitzarete; aurten ere ez dugu inolako gorabeherarik izan.

10. Datorren urtera arte
Azken egun honekin, Azkena Rock Festival jaialdiaren 2025eko edizioak agur esan du, bere DNA berretsita: eklektizismoa, ondarea, gauza berriak ezagutzea eta komunitatea. Topaketen, aurkikuntzen eta berrespenen urtea izan da. Eta, batik bat, musika iragazkirik eta artifiziorik gabe bizitzeko urtea. Izan ere, hiru egun hauetan argi geratu baita Gasteizen rocka ez dela iragana: oraina da, eta etorkizuna izaten jarraituko du. Jaialdia datorren urtean itzuliko da, 2026ko ekainaren 18an, 19an eta 20an.