Ekainaren 19an, 20an eta 21ean Gasteizko Mendizabalan.
Stray Cats taldeko Lee Rocker gehitu diogu artisten zerrendari, Masters of Reality bandaren bajaren ondoren
Jaialdiaren atariko, abian da Araba ARF Tour ekimenaren programazioa, eta laster izango da Azkena Warm Up Weekend
Azkena Rock Festival jaialdiaren 23. edizioko ordutegiak aurkezteko unea iritsi da, ekainaren 19an, 20an eta 21ean Gasteizko Mendizabalan zer ikusi eta zer entzuteko aukera izango dugun jakitearren. Rock & roll musikaren mekan punta-puntako artistak bilduko dira: John Fogerty mitikoa, bere errepertorioko klasiko guztiekin eta data bakarrean Estatuan; Manic Street Preachers, hauek ere kontzertu esklusiboan; The Flaming Lips, Yoshimi Battles the Pink Robots interpretatzen; Dinosaur Jr, Without a Sound mitikoa interpretatzen; Lucinda Williams ikonikoa; The Hellacopters 30. urteurrena ospatzen, eta beste asko, eta ezin ahaztu Andre Maria Zuriaren plazako doako programazioa edo Txiki ARF familientzako gunea.
EKAINAK 19, OSTEGUNA
DINOSAUR JR. play ‘Without A Sound’ / THE DAMNED / MELISSA ETHERIDGE / BUZZCOCKS / QUIQUE GONZÁLEZ / LEE ROCKER of the Stray Cats / LIBE
Trashville: WAU Y LOS ARRRGHS!!! / FLÉAU / GOGOPONIES / MAMBO RAMBO DJs: EL CHICO

Azkena Rock Festival jaialdia indartsu hasiko da Dinosaur Jr. taldearekin, eta 1994. urteko Without a Sound disko mitikoa oso-osorik jotzeaz gain, errepertorioko beste klasiko batzuk ere joko dituzte. Haien atzetik The Damned taldearen txanda izango da; britainiar punk estiloaren aitzindari, ‘The Black Album’ (1980) eta ‘Strawberries’ (1982) album mitikoak grabatu zituzten taldekide klasikoenekin sartu da gaur Azkenako artisten zerrendan. Eta, jarraian, 80ko hamarkadaren amaieratik amerikar rockaren ikono izan den Melissa Etheridgeren ahots paregabea. Eguna osatzeko, Buzzcocks bandaren punk melodikoaren lelo itsaskorrak, Quique Gonzálezen autore rocka, Liberen intentsitatea eta Stray Cats taldeko Lee Rocker mitikoa ere gehitu diogu artisten zerrendari, Masters of Reality bandaren bajaren ondoren. Trashville karpan giroa berotzeaz arduratuko dira Wau y los Arrrghs!!! taldearen erokeria garajeroa, Fléauren Erdi Aroko hardcorea, Gogoponiesen italiar festa zoroa eta Mambo Ramboren erritmo latinoa. El Chico DJren saioak emango dio amaiera gauari, saio zirraragarri batekin.
EKAINAK 20, OSTIRALA
JOHN FOGERTY / LUCINDA WILLIAMS / PUBLIC IMAGE LIMITED / TURBONEGRO / C.O.F.F.I.N / BOBBIE DAZZLE / DIAMOND DOGS & CHRIS SPEDDING play Little Richard / LA ESTRELLA AZUL Live / KAOTIKO / PSILICON FLESH / RECKLESS KELLY / ROBERT JON & THE WRECK / SARRIA
Trashville: LOS STRAITJACKETS / ESCAPE-ISM / LAS JENNYS DE ARROYOCULEBRO / THEE SCARECROWS AKA
DJs: ALTA TENSIÓN DJs / BORJA NIHIL / MISS STRYCHNINE / ROCK NIGHTS Txiki ARF
Virgen Blanca: LAURIE WRIGHT

Londreseko Laurie Wright kantautoreak emango dio hasiera egunari Andre Maria Zuriaren plazan; izan ere, pubeko rockaren eta mod herentziaren promesa handienetako bat dela esan dezakegu, Liam Gallagher eta Pete Doherty handiak ere liluratzea lortu baitu.
Ostirala rockaren historiaz beteriko eguna izango da: John Fogerty mitikoa kartelburu, Lucinda Williams ikonikoa eta Public Image Limited taldea, Johnny Rotten-en gidaritzapean. Intentsitate biziko gaua izango dela esan dezakegu, zalantzarik gabe, Turbonegroren lotsagabekeria, C.O.F.F.I.Nen punk energia eta kartelean sartu berri den Bobbie Dazzleren glam festari esker. Little Richard handiari omenaldia egingo diote Diamond Dogs & Chris Speddingek eta Kaotiko taldeak, berriz, 25. urteurrena ospatuko du euskal punk onenarekin. La Estrella Azul taldeak izen berdina duen filmaren soinu-banda eramango du agertokira, Más Birras taldeko liderrari eta utzi duen musika-ondareari omenaldia egiteko asmoz. Psilicon Flesh bandak metal, pop eta grunge estiloak nola uztartzen diren erakutsiko digu, eta Estatuan lehen aldiz arituko dira Reckless Kelly taldekoak beren country red dirt musikarekin. Robert Jon & The Wrecken eskutik, hegoaldetar rock elektrizatzailea iritsiko zaigu, eta espainiar pop rockaren freskotasuna ekarriko digu Sarriak. Trashville karpan, Los Straitjackets misteriotsuak surfaren erritmoan arituko dira, antzeztutako elektro-rocka ekarriko dute Escape-ismekoek, Las Jennys de Arroyoculebro eta beren punk poligoneroa, eta Thee Scarecrows Akaren rhythm & blues primitiboa izango ditugu entzungai, gaua ixteko. Trashvillen izango da Txiki ARF programazioa ere: kontzertuak, tailerrak eta haurrentzako moduko jarduerak antolatu ditugu familien topagunerako. Ohiko moduan, DJ ezagunen abesti sortekin luzatuko da gaua; oraingoan, Alta Tensión DJs, Borja Nihil, Miss Strychnine eta Rock Nights arituko dira.
EKAINAK 21, LARUNBATA
MANIC STREET PREACHERS / THE FLAMING LIPS play ‘Yoshimi Battles the Pink Robots’ / RICHARD HAWLEY / THE HELLACOPTERS 30th Anniversary / MARGO PRICE / CHERIE CURRIE plays The Runaways / THE CHESTERFIELD KINGS / DEAD KENNEDYS / DERBY MOTORETA’S BURRITO CACHIMBA / EH, MERTXE! / EZEZEZ / THE LEMON TWIGS / THE PILL
Trashville: THE NEANDERTHALS / THE DEVILS / THE SEX ORGANS / WALLAROOS
DJs: BILBA GROTBILL / DJ BONE / MALANDRA / NAT SIMONS JUKEBOX
Txiki ARF
Virgen Blanca: KITTY, DAISY & LEWIS

Kitty, Daisy & Lewis neba-arreba britainiarrek R&B, swing, country eta blues estiloak energia biziz uztartzen dituzte, eta Andre Maria Zuriaren plazan doan ikusteko aukera izango dugu.
Mendizabalari dagokionez, larunbata ahaztezina izango dela hitz ematen dizuegu: Manic Street Preachers taldearen hitak eta abesti berriak, eta The Flaming Lips psikodelikoak Yoshimi Battles the Pink Robots interpretatzen. Rock musika onenaren ospakizun bihurtuko da eguna, osagai hauei esker: Richard Hawleyren dotorezia, The Hellacoptersen indarra, Margo Priceren country petoa –Estatuan emango duen lehen kontzertua da, esklusiban–, eta Cherie Currieren itzulera, The Runaways talde mitikoaren ereserkiak gogorarazteko. The Chesterfield Kings bandak garaje doinu klasikoak ekarriko dizkigu, Dead Kennedysek, aldiz, punk politikoa, eta Derby Motoreta’s Burrito Kachimbaren eskutik “kinkidelia” ezagutzeko aukera izango dugu, hau da, flamenkoa, andaluziar rocka, psikodelia eta rock progresiboa uztartzen dituen joera. Eh, Mertxe! arabarren zitalkeriak agertokia hankaz gora jarriko du, eta Ezezez taldekoek frogatu ahal izango dute zergatik diren, antza, etorkizun handiko taldeetako bat. The Lemon Twigsen pop rock sofistikatuaren atzetik, Wight uhartetik datorren The Pill bikoak nesken punkaren freskotasuna eta gaztetasuna eskainiko dizkigu. Trashville karpan, berriz, The Neanderthalsen energia primitiboa, The Devilsen soinuen kaosa, The Sex Organsen eldarnioa eta Wallaroosen punk bizia bilduko dira. Arratsaldeko lehen orduak Txiki ARF gunean igaroko ditugu, rock musikaz familia-giroan gozatzeko Trashville bigarren karpan. Gaua amaitzeko, pista sutan jarriko duten DJ adituen saioa izango dugu. Honako hauek, hain zuzen: Bilba Grotbill, DJ Bone, Malandra eta Nat Simons Jukebox.
AZKENA ROCK FESTIVAL 2025ERAKO SARRERAK
Eguneko sarrerak eta bonuak ere salgai daude, azkenarockfestival.com webgunean. Aurten, Gazte Bonuaz gain (100 €+ gastuak, 23 urtetik beherakoentzat), Kuadrilla Bonua atera dugu, jaialdira elkarrekin etortzen diren lagun talde horientzat: 5 bonu erosi, eta 6 eskuratu. Epeka erosteko aukera badago, eta 14 urtetik beherakoek sarrera doan izango dute, aurten ere. Jaialdiak bidaia antolatuak eskainiko ditu autobusez, inguruko hirietatik: Bilbo, Iruñea, Donostia, Zarautz, Arrasate eta Altsasu, urteko jaialdirik gustukoenetako baterako joan-etorriak askoz errazagoak izan daitezen.
Azkena Rock Festival 2025eko edizioa alimalekoa izango da berriro ere, jaialdiaren muina berresteko asmoz: gitarra zorrotzak, mito handiak eta giro rockzale onena. Mendizabala rock & rollaren epizentro nagusia izango da aurten ere, ekainaren 19an, 20an eta 21ean.
ARABA ARF TOUR
Jaialdiaren atariko, abian da Araba ARF Tour programazioa: maiatzaren 17an Letagin eta Nukore aritu ziren Amurrion, eta ekainaren 14an, larunbatean, Bastidan jarraituko du; izan ere, Nightwaves bilbotarrekin amerikar indie ukitua duen rock musikaz gozatzeko aukera izango dugu, baita Aramaioko The Clayton taldekoen rock and rollaz ere. Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiote Arabako Foru Aldundiaren Kultura Sailari, haien inplikaziorik gabe ezinezkoa izango litzatekeelako Azkena Rock Festival jaialdiarekin batera antolatutako ekimen hau egitea; eta eskerrik asko, nola ez, Amurrioko eta Bastidako Udalei, ARF jaialdiaren sugarra urtez urte Arabako herrietara daramaten kontzertu hauek euren herrietan egiteko interesa agertu dutelako eta egitasmoa gauzatu dutelako.

AZKENA WARM UP WEEKEND
ARF espiritua Madrileraino eramango dugu, Clamores aretoan bi kontzertu antolatu baititugu jaialdiaren aurreko asteburuan motorrak berotzeko eta musika-irrika apur bat baretzeko; gainera, bertaratzen direnek eskaintza bereziak ere aurkituko dituzte. Alde batetik, His Lordship bikotea arituko da ekainaren 13an, ostiralean; The Pretenders taldeko James Walbourne eta Kristoffer Sonne dira musikariak, eta Black Keys taldea eta Hives taldea gogorarazten dituen garage-punk musika egiten dute. Eta, bestetik, ekainaren 14an, larunbatean, Alabamako Early James musikariaren txanda izango da eta, hogeita hamar urte inguru dituen arren, 30eko hamarkadako errepideko bluesman zahar baten espiritua barruan duela esan dezakegu. Dan Auerbach estatubatuarra izan du ekoizle ‘Medium Raw’ azken lanean, eta taula gainean hiruko formatuan defendatuko du bere estilo ezin bereziagoa: Screamin’ Jay Hawkins-en eta Tom Waits-en tarteko zerbait da, blues gordinaz, country zaharraz eta vintage folkaz blai.

Azkena Rock Festival
2025eko ekainak 19, 20 eta 21
Mendizabala, Gasteiz
Ekainak 19, osteguna
18:00 Ateak ireki
GOD
19:10h BUZZCOCKS
21:10h MELISSA ETHERIDGE
23:40h DINOSAUR JR. play ‘Without A Sound’
RESPECT
18:15h LIBE
20:15h QUIQUE GONZÁLEZ
22:25h THE DAMNED
01:05 LEE ROCKER of the Stray Cats
TRASHVILLE -Trash a go-go!
19:15h MAMBO RAMBO
21:15h FLÉAU
22:30h GOGOPONIES
0:30h WAU Y LOS ARRRGHS!!!
2:00h EL CHICO
Ekainak 20, ostirala
Plaza de la Virgen Blanca
13:30h LAURIE WRIGHT
MENDIZABALA
17:00 Apertura de puertas
GOD
17:30h SARRIA
19:20h RECKLESS KELLY
21:40h LUCINDA WILLIAMS
00:25h JOHN FOGERTY
RESPECT
18:25h LA ESTRELLA AZUL Live
20:25h PUBLIC IMAGE LIMITED
23:05h TURBONEGRO
02:00h KAOTIKO
LA SALVE
18:00h PSILICON FLESH
19:20h BOBBIE DAZZLE
20:50h C.O.F.F.I.N
23:20h ROBERT JON & THE WRECK
01:55h DIAMOND DOGS & CHRIS SPEDDING play Little Richard
TRASHVILLE -Trash a go-go!
18:30h LAS JENNYS DE ARROYOCULEBRO
20:00h THEE SCARECROWS AKA
22:30h ESCAPE-ISM
01:00h LOS STRAITJACKETS
02:30h ROCK NIGHTS
04:30H MISS STRYCHNINE
TRASHVILLE – Rat Hole
17:30-20:30h TXIKI ARF
02:00h BORJA NIHIL
04:00h ALTA TENSIÓN DJs
Ekainak 21, larunbata
Plaza de la Virgen Blanca
13:30h KITTY, DAISY & LEWIS
MENDIZABALA
17:00 Apertura de puertas
GOD
17:30h EH, MERTXE!
19:05h RICHARD HAWLEY
21:30h THE FLAMING LIPS play ‘Yoshimi Battles the Pink Robots’
00:20h MANIC STREET PREACHERS
RESPECT
18:15h THE PILL
20:20h THE LEMON TWIGS
22:55h MARGO PRICE
01:55h THE HELLACOPTERS 30th Anniversary
LA SALVE
18:00h EZEZEZ
19:20h CHERIE CURRIE plays The Runaways
21:00h THE CHESTERFIELD KINGS
23:20h DERBY MOTORETA’S BURRITO CACHIMBA
01:50h DEAD KENNEDYS
TRASHVILLE -Trash a go-go!
18:30h WALLAROOS
20:00h THE SEX ORGANS
22:15h THE DEVILS
00:50h THE NEANDERTHALS
02:30h MALANDRA
04:30h NAT SIMONS JUKEBOX
TRASHVILLE – Rat Hole
17:30-20:30h TXIKI ARF
02:00h DJ BONE
04:00h BILBA GROTBILL