ARTISTAK

THE COMPLETE RECORDINGS OF HEZEKIAH PROCTER

Eta gaur 20ko hamarkadako countryaren kondaira baten grabazio galduak agertuko balira? The Complete Recordings of Hezekiah Procter fikzio horretatik abiatzen da. Hezekiah misteriotsuaren atzean Li’l Andy Montrealgo musikaria dago, ustezko country aitzindari honen bizitza eta abestiak asmatu eta 30eko hamarkadako teknologia erabiliz grabatu zituena, 78 rpm-ko disko zaharren soinua berreskuratzeko. Musika, eleberria, asmatutako historia eta performancea uztartzen dira country primitiboa, folka eta bluesa biolin, banjo, harmonia eta kontakizunen artean berpizten dituen zuzeneko batean. 

Facebook Instagram  Instagram