ARTISTAK

THE ADICTS

Ia bost hamarkada jardunean eman ondoren, The Adicts-ek geldialdia egingo dute Azkena Rock Festivalean beren agur-biraren baitan. 70eko hamarkadaren amaieran Ipswichen sortuak, Monkey buru duen laukoteak —bombina, makillaje zuri klasikoa eta La Naranja Mecánica-tik hartutako jantziekin— frogatu zuen irreberentzia ere izan daitekeela festa, glam, melodia eta zentzugabekeria. Ekainean elkarrekin biziko dugu azken energia-leherketa, umorea eta punk-lotura, eta agur esango diegu iritsi ziren poza berarekin: iragazkirik gabe, mugarik gabe, eta aldarrikapenarekin, haiek bakarrik dakiten bezala… Agur lagunak, eta Viva La Revolution!

Facebook Instagram  Instagram  Instagram