ARTISTAK

LES GREENE

Les Greenek rock n rolla eta soula barru-barruan daramatza. Baltimoren jaioa eta Key Westeko agertokietan The Swayzees taldearekin trebatua, Little Richarden elektrizitatea, James Brownen indarra eta soul klasikoaren dotorezia uztartzen ditu, erabat garaikidea den eszenako presentziarekin. Haren ahotsa publiko zabalera iritsi zen Baz Luhrmannen Elvis (2022) filmari esker, Little Richarden ahotsa jarri baitzion “Tutti Frutti” kantuan; gainera, Grammy sarietarako izendatutako soinu-bandaren parte izan zen. Ordutik, bere bidea egiten jarraitu du rock n rollaren, rhythm & bluesaren eta soularen artean, mila kontzertutik gora eskainita eta, 2026an, Grey DeLislerekin batera Grey & Greene diskoa argitaratuta.

Facebook Instagram  Instagram