John Garciaren ahotsa basamortuko soinuari lotuta geratu da betiko. Kyussen buru izan zen garaian, Palm Deserteko eszenako funtsezko izenetako bat bihurtu zen, 90eko hamarkadaren hasieran riff astunak, psikodelia eta groovea uztartuz gerora desert rock eta stoner rock izenez ezagutuko zen lengoaia eraikitzen lagundu zuen mugimenduan. Blues for the Red Sun edo Welcome to Sky Valley bezalako diskoek arrasto sakona utzi zuten, eta Kyuss kultuzko talde bihurtu zen, haren eragina hamarkadak geroago ere bizirik dagoela. Taldea desegin ondoren, Garciak espiritu horri eutsi dio Slo Burn, Unida, Hermano, Vista Chino eta bakarkako ibilbidearen bidez. Azkena Rock Festivalera itzultzearekin batera, rock astunaren ahotsik bereizgarrienetako bat itzuliko da Mendizabalara, generoaren historian dagoeneko bere lekua duen errepertorioarekin.