ARTISTAK

JOANA SERRAT

Vicetik datorren arren, Atlantikoaren beste aldean du begirada Joana Serrat-ek, gure herrialdeko americana eszenako ibilbide pertsonalenetako bat eraiki duen artistak. Folka, countrya, rocka eta psikodelia uztartzen ditu atmosfera inguratzailez eta elektrizitateari uko egiten ez dion malenkoniaz beteriko abestietan. Cross The Verge, Dripping Springs edo Hardcore From The Heart bezalako lanen ondoren, Big Wave (2024) diskoarekin bere soinu-paisaia are gehiago zabaldu zuen, dream popera eta testura trinkoagoetara hurbilduz, AEBetako musikaren sustraiak alde batera utzi gabe. Azkena Rock Festivalen, Serratek gitarra, emozio eta errepide amaigabeen artean galtzeko sortutako abestiak eramango ditu Mendizabalara. 

Instagram