ARTISTAK

DEAD ELVIS & HIS ONE MAN GRAVE

Elvis hil da, baina badirudi norbaitek ez zuela behar bezala lurperatu. Dead Elvis & His One Man Grave maskararen atzean Herbehereetako one-man band bat dago, rockabillya B serieko beldurrezko film bihurtzen duena. Gitarra, bateria, hilkutxa eta hilobitik ateratako estetika dira rockabilly, garage, blues trash eta rock & roll primitiboz osatutako errepertorio baten osagaiak, betiere umore beltzez eta munstro, hilerri eta hildako bizidunekiko obsesio osasuntsuz zipriztinduta. Hemen ikuskizuna abestiak bezain garrantzitsua da: Dead Elvisek hainbat instrumentu jotzen ditu aldi berean, gauerdiko zinema saio batetik ateratakoa dirudien unibertso makabroa zabaltzen duen bitartean.

Facebook