Azkena Rock Festival 2021

20, 21 & 22.06.2024 Vitoria~Gasteiz

BURNING SINCE 2002

Emaitzak: “Jo”

36 emaitz topatu dira hitz honekin “Jo”

Jo Carley and The Old Dry Skulls

2024an Mendizabalatik igaroko den beste taldeetako bat da Jo Carley and The Old Dry Skulls. Zuzeneko ikuskizun paregabea eskaintzen duelako egin zen ezagun hirukotea, ikus-entzuleak sorginen eta magia beltzaren garaira eramanez taldearen blues, skiffle, calipso eta rockabilly doinuak eta vodevil ukitu ikaragarria uztartuta.

Ukelele Joe y Sus Hula Shakers

Ukelele Joe & His Hula Shakers Oviedoko taldea da, eta lau kideak ohikoak dira bertako underground eszenan, Bobkat’65, Insano edo The Hormones taldeetan aritu izan dira-eta. Punk rock, garaje eta surf musikak erritmo bizi-biziekin nahasten dituzte, rock and rollaren jarraitzaile guztien gozamenerako.

Trashvilleko kartela iragartzen dugu: The Mummies, Les Greene eta Los Sírex, besteak beste

Rock basatiena jaialdiaren barruko kontzertu-areto batean Anplifikadorearen bolumena 11ra igotzeko garaia da. Ekainaren 20an, 21ean eta 22an Gasteizko Mendizabalan izango da Azkena Rock Festival jaialdia, jaialdi rock & rolleroena, eta azkenazale guztiak irrikaz egongo dira Queens Of The Stone Age, Band Of Horses, Sheryl Crow, Jane ‘s Addiction eta Glen Hansard, besteak beste, ikusteko eta […]

Old Time Spooks

Old Time Spooks Old Time Spooks hillbilly punk talde bat da, eta honako hauek osatzen dute: Paula Santamaria, Joel Bruna, Luis Carlos Orduz eta Rubén Ortiz. 2022an sortu zen taldea, eta amerikar folkloreko instrumentu tradizionalak erabiliz, hala nola banjoa, gitarra, washboarda eta washtub bassa, beldurrezko eta B serieko pelikuletako istorio klasikoak kontatzen dituzten abesti propioak […]

Ghalia Volt

Ghalia Volt talentu handiko artista da; blues eta rock estiloekiko grina bere-berezkoa duela sumatzen zaio bere ahots bereizgarriarekin abesten duenean, baita gitarra jotzeko trebetasunean ere. Ghaliak “Let The Demons Out” eta “Mississippi Blend” disko bikainen errepasoa egingo digu 2024ko Azkena Rock Festival jaialdian.

Los Sírex

1959. urtean sortutako talde klasikoa Mendizabalako agertoki gainera igoko da Azkena Rock Festival jaialdiaren aurtengo edizioan. 1977an berriro elkartu zen taldea eta, harrezkero, jo eta jo aritu dira; gaur egun Estatuko rockaren historiako talde handienetako bat direla esan dezakegu.

Egunez eguneko programazioaren berri eman ostean, Band Of Horses taldea da Azkena Rock Festival jaialdiko artista berri garrantzitsuenetako bat

Talde iparramerikarrak Mendizabalan egingo du Europa osoan aurten eskainiko duen show bakarra Mavis Staples, L7, Redd Kross, Warren Haynes eta Michael Monroe handiaren Demolition 23 taldea ere baieztatuta Eguneko sarrerak otsailaren 14an jarriko dira salgai Igo bolumena! Azkena Rock Festival rock & roll musika-jaialdi garrantzitsuenak artista gehiagoren izenen berri eman eta egunez eguneko egitaraua aurkeztu […]

Demolition 23

Demolition 23 mitikoak berriz elkartuko dira Azkena Rock Festival jaialdian kontzertu esklusibo bat egiteko. New Yorken 1993. urtean sortu zuten taldea Michael Monroe eta Sami Yaffa-k, eta Hanoi Rocks taldeko kide ohiek hasierako punk-doinuak berreskuratu zituzten, Monroe-ren zendutako adiskideen omenez: Johnny Thunders eta Stiv Bators; haiei eskaini zieten lehen diskoa.      

Entropía

Entropía talde gasteiztarra 2014ko uda amaiera aldera sortu zen; hamar urte beteko ditu, beraz, aurten, psych/space rock doinuak rock progresiboaren eta stoner rockaren eraginekin nahasten dituen taldeak. Lau musikari dira: Jon Bellido (teklatuak eta ahotsa), Roberto Nieves (gitarra), Lasto (baxua) eta Andoni Penela (bateria). 

Bonafide

BONAFIDE taldeak helburu bakarra du: hard rocka ustez jo behar den bezala jotzea, hau da, blues elektrikoaren eta R&B primitiboaren sustraiak alde batera utzi gabe. Pontus Snibb eta lagunak Suediako rock talde garrantzitsuenetako bat zergatik diren erakusteko prest iritsiko dira Azkena Rock Festival jaialdira.