Azkena Rock Festival 2021

20, 21 & 22.06.2024 Vitoria~Gasteiz

BURNING SINCE 2002

Emaitzak: “Je”

23 emaitz topatu dira hitz honekin “Je”

Trashvilleko kartela iragartzen dugu: The Mummies, Les Greene eta Los Sírex, besteak beste

Rock basatiena jaialdiaren barruko kontzertu-areto batean Anplifikadorearen bolumena 11ra igotzeko garaia da. Ekainaren 20an, 21ean eta 22an Gasteizko Mendizabalan izango da Azkena Rock Festival jaialdia, jaialdi rock & rolleroena, eta azkenazale guztiak irrikaz egongo dira Queens Of The Stone Age, Band Of Horses, Sheryl Crow, Jane ‘s Addiction eta Glen Hansard, besteak beste, ikusteko eta […]

Ukelele Joe y Sus Hula Shakers

Ukelele Joe & His Hula Shakers Oviedoko taldea da, eta lau kideak ohikoak dira bertako underground eszenan, Bobkat’65, Insano edo The Hormones taldeetan aritu izan dira-eta. Punk rock, garaje eta surf musikak erritmo bizi-biziekin nahasten dituzte, rock and rollaren jarraitzaile guztien gozamenerako.

Tiburona

Tiburona marrazoak ez du parerik bere espeziean. “Manzanareseko sirenak” direla diote beren buruaz, eta ARF24 jaialdian ziur liluratuta geratuko garela haien kantuekin eta etengabe dantza eginaraziko digutela. Riff kutsakorrak, espiritu bizi-bizia, itzulingururik gabeko diskurtsoa eta hirurogeiko hamarkadako ukitua nahasten dituzte latinoamerikar punkaren irmotasunarekin –bere neurrian, betiere– eta garaje doinuen presarekin; horregatik guztiagatik da Tiburona madrildar […]

The Mummies

“Rock ekonomikoa” esaten zaio The Mummies taldearen behe-fidelitateko soinu gordinari, eta beren jarrera errebeldea eta beren arropa bereziak gehituz gero, 90eko hamarkadako garaje punk musikan eragin handiko taldea izatera iritsi ziren. Ikuskizun kaotikoa ekarriko digute Mendizabalara, Trashville hankaz gora jartzeko asmoz.

Iker Discofagia

Iker Discofagiaren DJ Setean Trashvilleko publikoa hunkituta geratuko da bere rock, pop eta soul klasikoen nahasketarekin, Azkena Rock Festival jaialdiko zale exijenteenak ere pozik uzteko moduan.

Egunez eguneko programazioaren berri eman ostean, Band Of Horses taldea da Azkena Rock Festival jaialdiko artista berri garrantzitsuenetako bat

Talde iparramerikarrak Mendizabalan egingo du Europa osoan aurten eskainiko duen show bakarra Mavis Staples, L7, Redd Kross, Warren Haynes eta Michael Monroe handiaren Demolition 23 taldea ere baieztatuta Eguneko sarrerak otsailaren 14an jarriko dira salgai Igo bolumena! Azkena Rock Festival rock & roll musika-jaialdi garrantzitsuenak artista gehiagoren izenen berri eman eta egunez eguneko egitaraua aurkeztu […]

The Black Halos

Punk rock ‘n’ roll klasikoaren leherketa gupidagabea eta oktanaje handikoa ARF24ean lurreratzen da! Punkaren suspertzaile ugari egon diren arren, The Black Halos taldeak The Clash eta Buzzcocks taldeen garai urreztatua ez den garai batera begiratzen duela dirudi; New York Dollsen trash-rock glamurosoarekin edo Stoogesen soinu zaratarekin maiteago daude.

The Detroit Cobras

Garage rock musika egiten duen Estatu Batuetako The Detroit Cobras taldea ere arituko da Azkena Rock Festival 2024 jaialdian. 1994. urtean Detroiten sortu zuten taldea Steve Shaw eta Mary Ramirez gitarrista-jotzaileek, Jeff Meier baxu-jotzaileak, Vic Hill bateria-jotzaileak eta Rachel Nagy abeslariak, eta, urteak joan urteak etorri, kideak aldatu diren arren, taldeak ez du bere punk […]

Arde Bogotá

Zenbaiten ustez rockaren salbatzaile izaki, jendeak Azkena Rock Festival jaialdiaren sare sozialetan gehien eskatzen duen taldeetako bat da, eta aurten zuzenean izango ditugu Mendizabalan. Asko zaindutako produkzioa eta indar eta sentimenduz jositako letrak dira talde honen diskografiaren oinarri, non Arctic Monkeys, Foo Fighters edo Héroes del Silencio taldeen eragina nabaria den.

Queens Of The Stone Age, Sheryl Crow eta Arde Bogotá taldeak ARF 24 jaialdirako lehen baieztapena

Azkena Rock Festival jaialdirako sarrerak azaroaren 10ean, ostiralean, jarriko dira salgai, 10:00etan Azkena Rock Festival jaialdiko anpliak berriro piztu eta bolumena ahalik eta goren igoko dugu, 2024ko ekainaren 20, 21 eta 22an Gasteizko Mendizabalan elkartuko garela iragartzeko. ARFren betiko ezaugarrietako bat izan da rock & rolla bere zabaltasun osoan hartzen duela, jaialdiaren nortasunarekin bat datorren […]