Azkena Rock Festival jaialdiak 25. urteurreneko egunez eguneko egitaraua aurkeztu du

FECHA

Marilyn Manson eta Slash ft. Myles Kennedy & The Conspirators izango dira osteguneko inaugurazio eguneko protagonista, Patti Smith Quartet eta Wilco ostiralekoak, eta Bad Religion izango da larunbateko izarra

Rival Sons, Billy Talent, 16 Horsepower, Billy Bragg, Beth Hart, Michael Monroe plays Hanoi Rocks, Dave Alvin & The Guilty Ones, Old 97’s eta beste asko arituko dira rock’n’roll musikaren aldaera guztiak arakatuko diren hiru egunetan

Azkena Rock Festival jaialdiaren 25. edizioa ekainaren 17an, 18an eta 19an izango da Gasteizko Mendizabalan

Asteburu osorako bonuak salgai daude, eta eguneko sarrerak prezio berezian eros daitezke jada 12/3 arte

Azkena Rock Festival jaialdiak zehaztu du 25. urteurreneko egun bakoitzean zer kontzertu izango diren, eta 60 artista inguru biltzen dituen kartelaren egunez eguneko banaketa aurkeztu du. 2027ko ekainaren 17an, 18an eta 19an, Mendizabala adin guztietako rock’n’roll zaleen topagune bihurtuko da aurten ere, jaialdiaren historian funtsezkoak izan diren artistak, kultuzko taldeak eta proposamen garaikideak ekarriko dituen programazioarekin. Hiru egun mende-laurdeneko zuzeneko musika ospatzeko, hard rocka, punka, americana, bluesa eta sustraidun soinuak protagonista izanik.

EKAINAK 17, OSTEGUNA

MARILYN MANSON / SLASH ft. MYLES KENNEDY & THE CONSPIRATORS / JOHN GARCIA / RIVAL SONS / THE CLAYTON / PARKER BARROW / THE SOUTHERN RIVER BAND

Trashville: THE CYBORGS / DEAD ELVIS & HIS ONE MAN GRAVE / LES GREENE / REVEREND BEAT-MAN & MILAN SLICK / THE URBAN VOODOO MACHINE

Strawhouse: PETER BRUNTNELL / DEKE DICKERSON / JERRON PAXTON

Lehenengo eguna indartsu hasiko da rockaren historian garrantzi handia duten bi izenekin. Marilyn Manson bere probokazio, iluntasun eta metal industrialaren unibertso bereziarekin etorriko da Mendizabalara, eta Slash ft. Myles Kennedy & The Conspirators berriro datoz Gasteiza Guns N’ Roses taldeko gitarra-jotzailearen riff bereizgarriak, Kennedy-ren ahots indartsua eta estadio handietako hard rockaren esentzia berreskuratzen duen errepertorioa uztartzen dituen zuzenekoa eskaintzera. 

Kyuss taldeko jatorrizko ahots eta stoner rockaren funtsezko figura den John Garciaren eskutik iritsiko da basamortuko soinua; Rival Sonsek, aldiz, blues elektrikoa, soula eta hard rocka uztartuko dituzte, 70eko hamarkadako kutsuarekin. The Southern River Band taldeak boogie eta rock n roll nahasketa bizia ekarriko du Australiatik, eta Parker Barrow bandakoek sustrai estatubatuarrak rock hegoaldetarra aurkeztuko dute agertoki gainean. Euskal Herritik, The Claytonek eskandinaviar ukituko high energy rocka deskargatuko du.

 

Trashvillen, The Cyborgsen power-boogie mozorrotua entzuteko aukera izango da, Dead Elvis & His One Man Grave taldearen rockabilly hilezkorra, Les Greeneren rhythm & blues sukoia, Reverend Beat-Man & Milan Slicken blues primitibo eta bihurria, baita The Urban Voodoo Machineren cabaret punk, blues eta rock n rolla ere. Bestalde, Strawhouse eremuan Peter Bruntnell britainiarraren sentsibilitate amerikarrarak emango dio hasiera programazioari, eta Deke Dickersonen birtuosismoaz eta Jerron Paxtonen blues eta folk tradizional estatubatuarraz gozatzeko aukera ere izango da.

EKAINAK 18, OSTIRALA

PATTI SMITH QUARTET / WILCO / 16 HORSEPOWER / BILLY BRAGG / BILLY TALENT / NICK LOWE & LOS STRAITJACKETS / THE WATERBOYS / THE BIRD EXPERIENCE / CHERRY POPPIN’ DADDIES / BARRRK / THE DRONES / GIRLS AGAINST BOYS / SUPER 400

Trashville: BÁRBARA Y REY / BLIND RAGE & VIOLENCE / DEMENTED ARE GO / OLD TIME SPOOKS / LOS STRAITJACKETS

Strawhouse: THE COMPLETE RECORDINGS OF HEZEKIAH PROCTER / HAYSEED DIXIE / JOANA SERRAT / TULSA

Ostiralean, musika garaikidean ezinbestekoak diren artistak bilduko dira, ñabarduretan bereziki aberatsa izango den jardunaldi batean. Patti Smith laukote formatuan itzuliko da Mendizabalara, 2022ko emanaldi gogoangarriaren ondoren eta 2026ko Arteetako Asturiasko Printzesa Saria jaso ondoren. Poesiak, rock musikak eta kontrakulturak bat egingo dute musikaren historiaren parte den errepertorioan. Egun berean arituko dira, alde batetik, Jeff Tweedy-ren Wilco taldea, rock amerikarra esperimentazioaren, folkaren eta poparen lurraldeetara eraman duena; eta, bestetik, 16 Horsepower, taldearen itzulerarekin americana musikaren proposamen berezi eta ilunenetako bat berreskuratuta.

Musika konprometituak ahots propioa izango du Billy Braggekin, eta The Waterboys taldeak Mike Scotten musika-unibertsoa zabalduko du, rock hedakorrarekin hasi eta sustrai zeltak dituen folkarekin bukatu. Billy Talent bandakoek kontrapuntu elektrikoena jarriko dute beren punk rock melodikoarekin, eta Girls Against Boys taldeak post-hardcore, noise eta rock alternatiboaren nahasketa berreskuratuko du. Gainera, kolaborazio esklusibo bat ere izango da: Nick Lowe kantautore eta ekoizle britainiar mitikoa Los Straitjackets maskaradun eta beti elektrizatzaileekin arituko da.

Ostiraleko kartelean blues rockak eta psikodeliak ere izango dute lekua Super 400 taldearekin, bi hamarkada geroago Mendizabalara itzuliko baita, eta Australiako rockaren elektrizitatea The Dronesek ekarriko du. Cherry Poppin’ Daddiesek swing, ska eta rock n roll konbinazio berezia ekarriko du, eta The Bird Experience taldeak estiloen kontraste handia eskainiko du eguna osatzeko. Bertako ordezkariak BARRRK taldekoak izango dira, stoner, grunge eta rock alternatiboaren nahasketa sendoarekin.

Trashville karpan honako hauek arituko dira: Demented Are Go, psychobillyaren aitzindariak; Blind Rage & Violence, rock n roll primitiboarekin; Old Time Spooks, B serieko unibertsoarekin eta amerikar sustraiekin; Bárbara y Rey eta beren konplexurik gabeko proposamena; eta Los Straitjacketsen surfa. Strawhouse eremuan, sustraidun musikak askotariko bideak hartuko ditu: The Complete Recordings of Hezekiah Procter ikuskizunak country musikaren lehen grabazioetako iruditeria berreskuratuko du; Hayseed Dixieren rock eta bluegrass klasiko handiak; eta Joana Serrat eta Tulsaren egile-proposamenak, Estatuko eszenako bi ahots nabarmen.

EKAINAK 19, LARUNBATA

BAD RELIGION / DAVE ALVIN & THE GUILTY ONES / AMERICAN AQUARIUM / BETH HART / MICHAEL MONROE plays HANOI ROCKS / TWIN TEMPLE / THE BEVIS FROND / BRATAKUS / CALA VENTO / COCKNEY REJECTS / FOXY SHAZAM / MARTE LASARTE / OLD 97’s

Trashville: THE BANK ROBBERS / BOB LOG III / MICKY Y LOS COLOSOS DEL RITMO / TEAR DUNGEON / WILD BILLY CHILDISH & CTMF

Strawhouse: DAVE HAUSE / LILLY HIATT / NICK LOWE

  1. urteurrenaren ospakizunari Bad Religion taldeak jarriko dio ginga, AEBko punk talde nagusiak, lau hamarkadaz baino gehiagoz sortutako melodiak, abiadura eta letrak ekarrita, kritika sozial eta politikoa ahaztu gabe. Punk espirituarekin jarraituz, Cockney Rejects Oi! britainiarraren aitzindariak eta Bratakus bikote eskoziarra igoko dira oholtza gainera; Michael Monroek, berriz, Hanoi Rocksen klasikoak berrikusiko ditu glam eta hard rock lotsagabea emanda.

Amerikar rockak protagonismo berezia izango du Dave Alvin & The Guilty Ones eta Old 97’s taldeekin, erreferenteak izanik alt-country musikan, hamarkadak baitaramatzate estatubatuar sustraiak punkaren urgentziarekin uztartzen. American Aquarium bandak BJ Barham-en abestien intentsitate emozional eta narratiboa ekarriko du, eta Beth Hartek blues, soul eta rockaren zerbitzura jarriko du bere ahots indartsua.

Azken egunean ere izango dute lekua nortasun bereizgarridun proposamenek. Twin Templeren satanic doo-wop bereziak estetika okultista ekarriko du, Foxy Shazam taldeak glam, soul eta hard rock konbinazio teatrala, eta The Bevis Frond bandak, berriz, britainiar undergroundaren gitarra, fuzz eta psikodelia unibertsoa. Estatuko ordezkari Cala Vento izango da, gitarra bat, bateria bat eta biziki DIY den filosofia bat hartuta soinuzko horma bat eraikitzeko gai den bikoa; eta Marte Lasarte euskal taldeak euskaraz egindako rocka sintetizadoreetara, elektronikara eta pop melodietara zabalduko du.

Trashville gunea agurtzeko, Wild Billy Childish & CTMFren garage punka, Bob Log III taldearen blues primitiboko ikuskizun sailkaezina, Micky y Los Colosos del Ritmoren sustraidun rock’n’rolla, Tear Dungeonen deskarga zaratatsua eta The Bank Robbersen rockabillya izango dira azken egunean. Strawhouse agertokiak kontrapuntua jarriko du: Dave Hause kantautoreak bere iraganeko punka orainaldiko americana eta folk rockera nola eraman dituen erakutsiko du; Lilly Hiatt, alt-country garaikideko ahots nabarmenetako bat; eta Nick Lowe britainiar kantagintzaren erreferenteak itxiko du gune berri honetako programazioa.

Mendizabalan aurten ere bilduko den publikoari esker bihurtu da jaialdia musikaz gozatzeko hitzordu baino zerbait gehiago. Ingurune berde eta erosoa, Gasteizko erdigunetik gertu, Green Capital ez ezik, erreferente gastronomiko ere baden hiri batean; esparru horretan ospatuko da, berriro ere, 2002an hasi eta agertoki gainean idazten jarraitzen den jaialdiaren historia.

Azkena Rock Festival 2027rako bonuak salgai daude oraindik azkenarockfestival.com webgunean, eta eguneko sarrerak prezio berezian eros daitezke jada 12/3 eguneko 23

Jaialdiaren antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete, bereziki, Gasteizko Udalari eta Arabako Foru Aldundiari, baita Kutxabank, Petronor eta St. Petroni etxeei ere, jaialdia gauzatzeko ezinbestekoa baita haien guztien laguntza.

Azkena Rock Festival

2027ko ekainak 17, 18 eta 19

Mendizabala, Gasteiz

Ekainak 17, osteguna

 

JOHN GARCIA
MARILYN MANSON
PARKER BARROW
RIVAL SONS
SLASH ft. MYLES KENNEDY & THE CONSPIRATORS

THE CLAYTON
THE SOUTHERN RIVER BAND

Trashville Allstars & Friends

DEAD ELVIS & HIS ONE MAN GRAVE
LES GREENE
REVEREND BEAT-MAN & MILAN SLICK
THE CYBORGS
THE URBAN VOODOO MACHINE

Strawhouse

DEKE DICKERSON
JERRON PAXTON
PETER BRUNTNELL

 

Ekainak 18, ostirala

 

16 HORSEPOWER

BARRRK

BILLY BRAGG

BILLY TALENT
CHERRY POPPIN’ DADDIES
GIRLS AGAINST BOYS
NICK LOWE & LOS STRAITJACKETS
PATTI SMITH QUARTET
SUPER 400
THE BIRD EXPERIENCE
THE DRONES
THE WATERBOYS
WILCO

Trashville Allstars & Friends

BÁRBARA Y REY
BLIND RAGE & VIOLENCE
DEMENTED ARE GO
LOS STRAITJACKETS
OLD TIME SPOOKS

Strawhouse

HAYSEED DIXIE
JOANA SERRAT
THE COMPLETE RECORDINGS OF HEZEKIAH PROCTER
TULSA

 

Ekainak 19, larunbata

AMERICAN AQUARIUM
BAD RELIGION
BETH HART
BRATAKUS
CALA VENTO
COCKNEY REJECTS
DAVE ALVIN & THE GUILTY ONES
FOXY SHAZAM
MARTE LASARTE
MICHAEL MONROE plays HANOI ROCKS
OLD 97’s
THE BEVIS FROND
TWIN TEMPLE

Trashville Allstars & Friends

BOB LOG III
MICKY Y LOS COLOSOS DEL RITMO
TEAR DUNGEON
THE BANK ROBBERS
WILD BILLY CHILDISH & CTMF

Strawhouse

DAVE HAUSE
LILLY HIATT
NICK LOWE

 

Bonuen eskaintza: 175€ + gastuak

Kuadrilla bonua: 146€ + gastuak (6 bonu prezio berezian)

Gazte Bonua: 135€ +gastuak (24 urtetik beherakoentzat; jaialdira sartzean nortasun-agiria erakutsi behar da)

Eguneko sarrerak: 79€ + gastuak prezio berezira 12/3arte 23:59 ordutan

14 urtetik beherakoek sarrera doan (formulario bat bete behar da aldez aurretik)

MÁS NOTICIAS