Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilco dira Azkena Rock Festival jaialdiaren 25. urteurreneko kartelburuak

FECHA

Dave Alvin & The Guilty Ones, Beth Hart, Billy Talent, John García, Billy Bragg, Michael Monroe plays Hanoi Rocks, Rival Sons eta The Waterboys sartu dira, besteak beste, 60 artista inguru bilduko dituen hitzordu historiko honetako kartelean

2027ko ekainaren 17an, 18an eta 19an izango da jaialdiaren 25. edizioa Mendizabalan (Gasteiz), mende-laurden bateko rock’n’rolla ospatzeko programazioarekin

Trashville eremuan jaialdiaren alderik basatiena eta ustekabekoena hedatuko da berriro, eta Mendizabalan Strawhouse estreinatuko da, hau da, folk, country eta blues sustraiak dituzten emanaldi akustikoetarako landa-agertoki berria

ARFren aurreko edizioetara joandakoentzako salmenta esklusiboa eta sustapen-prezioko salmenta orokorra martxan daude dagoeneko.

25 urte betetzea ozen ospatzeko modukoa da. Azkena Rock Festival jaialdiak historia luze baten zama bizkar gainean hartuta eta bidean aurrera egiten jarraitzeko energiaz beterik bete ditu 25 urte. 2027ko ekainaren 17an, 18an eta 19an, Mendizabalan artista-zerrenda baten inguruan bilduko dira, berriz ere, hainbat belaunaldi, genero-aniztasuna, rock’n’roll klasikoa, hard rocka eta punka grunge, stoner edo heavy metaldoinuekin uztartuta, eta garage rockaren gordintasunarekin, noisearen distortsioarekin, indie rockaren melodiekin eta glamaren nostalgiarekin ere bat egingo dute, country, blues, folketa amerikar musikaren sentsibilitateari ere lekua utzita.

Azkena Rock Festival jaialdiaren 25. urteurreneko kartel osoaren berri eman da dagoeneko, 2027an Estatuan kontzertu bakarra emango duten hiru rock izar historikoen izenak izanik kartelburu: Patti Smith, Bad Religion eta Slash ft. Myles Kennedy & The Conspirators. Artista gutxik uztartzen dituzte poesia, rocka eta kontrakultura Patti Smithek duen indarrarekin. 2026ko Arteetako Asturias Printzesa Saria jaso ondoren, Mendizabalara itzuliko da People Have the Power edo Because the Night bezalako mugarri bihurtutako kantak biltzen dituen errepertorioarekin. Bestalde, Bad Religion taldeak lau hamarkadatik gorako ibilbidearen errepasoa egingo du melodia, abiadura eta kritika sozial nahiz politikoa uztartzen dituen punk peto nahastezinarekin; aldiz, 2010eko bisitaldiaren ondoren, Myles Kennedy & The Conspiratorsekin batera itzuliko da Gasteiza Slash, Guns N’ Roses taldeko gitarrista ikonikoa riff bereizgarrien eta Kennedyren ahots indartsuaren gainean eraikitako hard rockarekin. Ospakizun historiko honekin bat egingo du Marilyn Mansonek, XX. mende amaierako rockaren alderdirik ilunena eta teatralenak. “Erreberendoak” bere magnetismoa askatuko du Mendizabalako agertokian, metal industrial desafiatzaile eta distortsionatuaren bitartez, jarrera basatiarekin Antichrist Superstar eta beste hainbat abesti ezagun interpretatuta. Bestalde, Wilco taldeak, Jeff Tweedy buru duela, musikaren maisutasuna, rock alternatiboaren sustrairik aberatsenak eta art-country amerikarra ekarriko ditu Yankee Hotel Foxtrot edo A Ghost Is Born albumekin.

Sustraien doinuak jaialdiaren funtsezko koordenatuetako bat izan dira hasieratik, eta 2027an ere leku nabarmena izango dute. Edizio honetan, artista handiak itzuliko dira jaialdira, hala nola The Waterboys taldea, 2006ko bisitaren ondoren, Mike Scott buru izanik eta lau hamarkadaz rock hedakorra, irlandar folka eta sustrai akustikoak landuta. 16 Horsepower izango dira gothic americana estiloaren ordezkari hogei urteko etenaldiaren ondoren, countrya, Apalatxeetako folka, gospela eta rock alternatiboa batzen dituen unibertso ilun eta espiritualarekin. Dave Alvin & The Guilty Ones bandak, berriz, bluesa, countrya eta folka ekarriko ditu The Blasters taldearen sortzailearen eskutik. Dallasetik Old 97’s etorriko dira, 90eko hamarkadako alt-countrya ulertzeko ezinbestekoak eta rock’n’rollarekin eta punkaren urgentziarekin uztartzen maisuak; Billy Braggek punka, folka eta protesta-kanta uztartuko ditu eta American Aquarium ere izango dira jaialdian, BJ Barham buru dutela, eguneroko istorioak kontatzea alt-country eta southern rock doinuetarako lehengai bihurtuta.

Bestalde, Kyuss taldeko ahots eta Palm Desert-eko panoramaren funtsezko figura den John Garciak riff astunak, psikodelia eta groovea ekarriko ditu stoner ukitu batekin; Billy Braggen eskutik punka, folka eta protesta-abestia nola uztar daitezkeen ikusiko dugu, eta blues musikaren ahots handienetako bat ere etorriko da: Beth Hart, abesti bakoitza zaurgarritasunetik intentsitate gorenera eramateko gai izanik. Rival Sons taldeko kideek 70eko hamarkadako hard rockaren irakurketa ahaltsua egingo dute, blues elektrikoa, soula, psikodelia eta stoner doinuekin nahastuta; eta eremu zabal honetako egitaraua osatze aldera, The Southern River Band taldearen australiar ukituko boogiea eta hard rocka aipatu behar dira, Parker Barrow bikotearen southern rock, blues eta soula Nashvilletik, eta Cherry Poppin’ Daddiesen swing, ska, punk eta jazz musiken nahasketa. Beste bi talde ere sartu dira artisten zerrendan: Gran Cañón super-talde rockeroa, Carlos Tarque, Leiva eta Iván González “Chapo”rekin; eta The Bird Experience, Heath taldeko abeslaria buru duena eta blues psikodelikoa, soula eta funka bat-batekotasunarekin uztartuko dituena.

Punkak eta frekuentzia distortsionatuenen aldaera guztiek zeregin garrantzitsua izango dute. Michael Monroek Hanoi Rocks taldearen ondarea berreskuratuko du, punk, glam eta 80ko hamarkadako rock n rollerako funtsezkoa den taldea; Kanadatik, Billy Talentek punk rock, post-hardcore eta rock alternatiboaren nahasketa ekarriko du, Super 400 taldekoak ere itzuliko dira 2007ko ikuskizun arrakastatsuaren ondoren, blues, psikodelia eta hard rock nahasketa indartsuarekin; eta The Drones australiarrak etenaldi luze baten ondoren itzuliko dira, blues-punk, garage, gothic folk eta esperimentazio elektronikoko noisea uztartuta. Londresko East End-etik, Cockney Rejects taldea britainiar punkaren, Oi! mugimenduaren eta 70eko hamarkadaren amaierako kale-espirituaren historia bizitzat har daiteke; psikodelia, garage eta fuzz instrumentala The Bevis Frond britainiarren esku egongo da; distortsioak bide berriak urratuko ditu Girls Against Boys taldearekin, hiru hamarkadaz baino gehiagoz post-delia, garage, indie eta fuzz estiloak landuta; eta Foxy Shazamek glam, soul, punk eta hard rock musikaren zuzeneko exageratua eta teatrala eskainiko ditu. Ospakizunaren espektroa are gehiago zabalduko da Twin Temple satanic doo-wop bikotearekin, zeinak okultismoa eta rocka uztartzen baitituen 50eko eta 60ko hamarkadetako rhythm & bluesarekin; eta Bratakus taldeko kideek hardcore punk eta riot grrrl deskarga egingo dute. Estatuko eszenak ere garrantzi nabarmena izango du Cala Ventorekin, soinu-horma bat eraikitzeko gai izanik gitarra, bateria eta DIY filosofia sakon batean oinarrituta. Euskal Herritik, The Claytonek eskandinaviar jatorriko high energy rocka eskainiko du, BARRRK taldea etxean arituko da stoner, grunge eta rock alternatiboaren nahasketarekin, eta Marte Lasarte taldeak euskarazko rocka sintetizadore, elektronika eta pop melodietara irekiko du.

Jaialdiko karpa basatiena Trashville Allstars & Friends bihurtuko da aurten, eta Mendizabalan historia egin zuten taldeak berreskuratzeaz gain, rock espiritu primitibo eta ustekabekoena ordezkatzen duten talde berriak ere gehituta. Azkenako publikoak ondo ezagutzen dituen izenak euren inframundu berezira itzuliko dira: Los Straitjackets, Micky y Los Colosos del Ritmo, Blind Rage & Violence, Bob Log III, The Cyborgs, Dead Elvis & His One Man Grave, Les Greene, The Bank Robbers, Reverend Beat-Man, oraingo honetan aliantza eginda Milan Slickekin, Bárbara y Rey (Ángel y Cristo-ren alter ego berria) eta  Old Time Spooks arabarrak. 25. edizio honetan lehen aldiz etorriko dira Demented Are Go, The Urban Voodoo Machine, Tear Dungeon eta Wild Billy Childish & CTMF, jaialdiarekin zuten zorra kitatzeko asmoz; izan ere, 2023an ezin izan baitzuten programatutako emanaldia egin.

  1. urteurren honek aurtengo berritasun handienetako bat ekarriko du: Strawhouse, antzinako aletegi komunitarioetan inspiratutako landa-eszenatoki intimo berria, folk, country eta blues sustraidun musikaren eta musika akustikoaren omenez. Oholtza gainean egongo dira Nick Lowe, britainiar pub rockaren funtsezko figura eta abestiaren maisua; Dave Hause, Philadelphiako punk eszenan ondua; Lilly Hiatt, country alternatiboaren, folkaren eta indie rockaren ildoei jarraituz; eta Joana Serrat eta Tulsa, estatuko musika amerikarraren figurak. Era berean, rock’n’roll, rockabilly, country eta western swingaren zale den Deke Dickerson ere batuko da, Jerron “Blind Boy” Paxton multiinstrumentista, Hayseed Dixieren rockgrass klasikoa eta errepertorio propioa, Peter Bruntnellen folk eta power pop malenkoniatsua, eta Li’l Andy-ren The Complete Recordings of Hezekiah Procter proiektu berezia, country folk kontakizuna eta gospela nahasten dituena.

Azkena Rock Festivaleko aurreko edizioetara joandakoek dagoeneko eros ditzakete bonuak prezio murriztuan; aldi berean, salmenta orokorra ere zabalik dago sustapen-prezioan, azkenarockfestival.com  webgunearen bidez.

Gazte Bonua ere eskuratu ahal izango da (24 urtetik beherakoentzat), baita Kuadrilla Bonua ere, jaialdiko lagun-talde fidelentzat pentsatua (6 bonu prezio murriztuan). Aurtengo edizioan ere ordainketa zatika egiteko aukera egongo da, eta 14 urtetik beherakoek doan izango dute sarrera. Jaialdiak autobus-zerbitzua mantenduko du jaialdira joateko eta handik itzultzeko, Altsasu, Arrasate, Barakaldo, Bilbo, Burgos, Donostia, Errenteria, Getxo, Irun, Miranda de Ebro, Iruñea, Portugalete eta Zarautz bezalako hurbileko hirietatik antolatutako bidaiak eskainiz.

Azkena Rock Festival jaialdiko anplifikadoreek inoiz baino indartsuago egingo dute orro 2027an, jaialdiak 25 urte betetzen dituen honetan oholtzatik nazioarteko rockaren figura garrantzitsuenetako batzuk igaro ondoren: Bob Dylan, Blondie, Ozzy Osbourne, Joan Jett edo John Fogerty; edo The Who, Kiss edo Pearl Jame; Estatuko eszenako funtsezko izenak ere aipatu behar dira, hala nola Los Zigarros edo Lagartija Nick; baita Mendizabalan leku propioa topatu duten aurkikuntza ugari ere. Mende-laurden bat rock n rolla bere alderdi guztietan ulertzeko modu ireki, sutsu eta aurreiritzirik gabeko bati leial.

Jaialdia partekatutako nortasun horren ospakizuna izango da, Mendizabala emanaldi-eremu baino askoz gehiago bihurtu duen komunitate leial baten babespean. Alde batetik, ingurune berde eta erosoa, Gasteizko erdigunetik gertu, eta, bestetik, Green Capital eta erreferente gastronomiko den hiria, eremu ezin egokiagoak izango dira, aurten ere, musikaz, topaketaz eta distortsioz beteriko 25 urteak ospatzeko. Ibilbide luze honetan, Last Tour enpresa da gidari, oraindik ere; BCorp ziurtagiria eskuratu duen kultura-sustatzaile independentea da, balioetan oinarritutako ekitaldi-eredu arduratsu batekin konprometitua.

Jaialdiaren antolatzaileek esker ona helarazi nahi diete bereziki Gasteizko Udalari eta Arabako Foru Aldundiari, baita Kutxabanki, Petronorri eta St. Petroni ere, haien guztien laguntza ezinbestekoa baita jaialdia gauzatzeko.

Azkena Rock Festival

2027ko ekainak 17, 18 eta 19

Mendizabala, Gasteiz

 

16 HORSEPOWER

AMERICAN AQUARIUM

BAD RELIGION

BARRRK

BETH HART

BILLY BRAGG

BILLY TALENT

BRATAKUS

CALA VENTO

CHERRY POPPIN’ DADDIES

COCKNEY REJECTS

DAVE ALVIN & THE GUILTY ONES

FOXY SHAZAM

GIRLS AGAINST BOYS

GRAN CAÑÓN

JOHN GARCIA

MARILYN MANSON

MARTE LASARTE

MICHAEL MONROE plays Hanoi Rocks

OLD 97’s

PARKER BARROW

PATTI SMITH QUARTET

RIVAL SONS

SLASH FT. MYLES KENNEDY & THE CONSPIRATORS

SUPER 400

THE BEVIS FROND

THE BIRD EXPERIENCE

THE CLAYTON

THE DRONES

THE SOUTHERN RIVER BAND

THE WATERBOYS

TWIN TEMPLE

WILCO

 

Trashville Allstars & Friends

BÁRBARA Y REY

BLIND RAGE & VIOLENCE

BOB LOG III

DEAD ELVIS & HIS ONE MAN GRAVE

DEMENTED ARE GO

LES GREENE

LOS STRAITJACKETS

MICKY Y LOS COLOSOS DEL RITMO

OLD TIME SPOOKS

REVEREND BEAT MAN & MILAN SLICK

TEAR DUNGEON

THE BANK ROBBERS

THE CYBORGS

THE URBAN VOODOO MACHINE

WILD BILLY CHILDISH & CTMF

 

Strawhouse

DAVE HAUSE

DEKE DICKERSON

HAYSEED DIXIE

JERRON “BLIND BOY” PAXTON

JOANA SERRAT

LILLY HIATT

NICK LOWE

PETER BRUNTNELL

THE COMPLETE RECORDINGS OF HEZEKIAH PROCTER

TULSA

 

ARF Komunitate Bonua: 145 € + gastuak

Sustapen Bonua: 150 € + gastuak

Kuadrilla Bonua: 125 € + gastuak (6 bonu prezio berezian)

Gazte Bonua: 135 € + gastuak (24 urtetik beherakoentzat; jaialdian sartzeko NANa aurkeztea ezinbestekoa izango da)

Doako sarrera 14 urtetik beherakoentzat (aldez aurretik formularioa bete ondoren)

5 agertoki: God · Respect · Love · Trashville Allstars & Friends · Strawhouse

MÁS NOTICIAS