ARTISTAK

GRAN CAÑÓN

Gran Cañón ideia oso sinple batekin sortu zen: lagun artean elkartu eta rocka maitatzen erakutsi zieten abestiak jotzea. Carlos Tarque eta Leiva proiektuaren bultzatzaile nagusi direla, eta M-Clan, Los Zigarros zein Estatuko rock eszenako beste hainbat talde garrantzitsutako musikariak bilduta, taldeak bete-betean heltzen dio 60ko eta 70eko hamarkadetako kantutegi handiari. Rolling Stones, Led Zeppelin, Creedence Clearwater Revival, Tom Petty, Neil Young, Jimi Hendrix, Otis Redding edo The Black Crowes dira haien unibertsoaren parte. Bertsio talde bat baino gehiago, soinu jakin bati egindako omenaldia da Gran Cañón: rocka, bluesa, soula eta countrya, museoko nostalgiarik gabe eta arau bakar batekin, agertokian gozatzea.

Facebook Instagram