24. edizioaren hasiera markatu duten 8 une Mendizabalan
Mendizabalako ateak gaur arratsaldean zabaldu dira, parez pare, bertaratutako guztiei rock’n’roll dosi itzelak eta oroitzapenerako une bereziak eskainiko dizkien edizioari hasiera emateko. Topaketaz, ilusioz eta, batez ere, musikarik onenaz gozatzeko gogoz betetako lehen eguna, azkenero guztiek azken hilabeteetan egutegian gorriz markatutako asteburua azkenean iritsi denean.
Edizio hau hasi berri den honetan, jaialdiaren 25. urteurrenerako bonuak eros daitezke jada, 2027ko ekainaren 17, 18 eta 19rako. Lehen bonuak salgai daude jada eremuko Info Pointean, eta prezio berezian eskura daitezke Mendizabalan, ez beste inon.
GAURKO EGUNA 8 UNE GOGOANGARRITAN
1. Nhil taldeak modurik onenean abiarazi du edizio hau
Mendizabalan musika jotzen hasi direnak Nhil taldekoak izan dira. Aretxabaletako taldearen zuzeneko biribil eta sofistikatu bezain organikoaz gozatu ahal izan dute jaialdiaren eremura iritsi diren lehen ikus-entzuleek, Sara Alonsoren ahotsean eta pianoan pop-soul-funk estiloak nahastuta eta haizezko instrumentuen moldaketa ederrekin aberastuta.
2. Robert Finley-k bere maisutasuna berretsi eta bira berria iragarri du
Gaur egungo bluesaren ahots handienetako batek ikuskizun ezin hobea eskaini digu. Era berean, artistak bere bira berria iragarri ere egin du, eta, besteak beste, Bartzelonan arituko da azaroaren 12an, Apoloko La [2] aretoan. Sarrerak salgai lasttour.org webgunean.
3. Imelda May-ren indarra
Darrel Higham-ekin batera itzuli den honetan, Imelda Mayk rock n roll klasikoenaren ospakizun modura pentsatutako ikuskizun esklusiboa eskaini du, generoko artista errespetatuenetako bat bihurtu duten dotorezia, karisma eta interpretazio-indarra aldarrikatuta.
4. Publikoak gozatua hartu du The Hives-en ikuskizun errepikaezinarekin
The Hives taldekoek berriro ere erakutsi dute zergatik diren oraindik mundu osoko talderik txundigarrienetako bat, zehaztasun eszenikoa, energia gainezka eta belaunaldi oso baten ereserkiak ia atsedenik gabe lotu dituen zuzenekoan.
5. Corrosion of Conformity: belaunaldiarteko ikonoak
Corrosion of Conformity taldeak gaur ere erakutsi du hardcore, metal eta hegoaldetar rock musika egiten duten hainbat belaunalditako musikarientzat erreferente dela, publikoaren erretinetan eta belarrietan grabatuta geratuko den emanaldi batekin.
6. Trashville: kartelaren alderik basatiena
Ohikoa den moduan, abian da Trashvilleko unibertso paraleloa: kontzertu-areto bateko giroa eta lasai egotea zer den ez dakiten taldeak. Gaur, Captain Trasho, Radioactivas, The Concrete Boys eta Les Robots taldeak aritu dira agertoki honetan, rockaren kontzeptua neurrigabekeriaren eta adrenalinaren arteko mugara eramanda. Kaos kontrolatu hutsa.
7. Azkena Rock Festival jaialdia eta B Corp ziurtagiriaren arteko lotura
Jaialdiak lehen aldiz komunikatu ahal izango du Last Tourrek, bere garapena bultzatzen duen enpresak, B Corp ziurtagiriarekin duen lotura. B Lab erakundeak markaren berrikuspen prozesuaren bidez baliozkotutako lotura honek agerian uzten du jaialdia Last Tourren kultur proiektuen ekosistemaren parte dela, eta kudeaketa, gobernantza eta inpaktu positiboko eredu partekatu baten baitan garatzen dela. Ikuspegi hori hainbat neurritan islatzen da, hala nola hondakinak murrizteko eta birziklatzea sustatzeko ekimenetan, mugikortasun jasangarria bultzatzeko politiketan, eraso sexisten prebentziorako eta sentsibilizaziorako programetan, berdintasunaren aldeko ekintzetan, tokiko lantaldeen kontratazioan eta doako kontzertuen sustapenean.
8. Mendizabalan izango da ARFren 25. urteurreneko edizioa 2027ko ekainaren 17, 18 eta 19an
ARF jaialdiaren 25. urteurreneko edizioa noiz izango den ere jakinarazi da gaur: 2027ko ekainaren 17an, 18an eta 19an, eta, beti bezala, Gasteizko Mendizabalan. Lehenengo bonuak salgai daude, eta jaialdiaren esparruan dagoen info pointean soilik eros daitezke, prezio berezian.
Bihar, Bywater Callen txanda izango da, eguerdiko 13:30ean Andre Maria Zuriaren plazan, doan. Eremuari dagokionez, 17:30ean Black Maracas taldeak emango die hasiera kontzertuei: Los Enemigos, Hällas, Tropical Fuck Storm, Alice Cooper legendarioa edo Evaristo rock ikonoa.
Azkena Rock Festival
2026ko ekainak 18, 19 eta 20
Mendizabala, Gasteiz
Bonu orokorra: 175€ + gastuak
Gazte Bonua: 100€ +gastuak (24 urtetik beherakoentzat; jaialdira sartzean nortasun-agiria erakutsi behar da)
Eguneko sarrera: 75 € Or / 75 € La + kudeaketa-gastuak
14 urtetik beherakoek sarrera doan (formulario bat bete behar da aldez aurretik)
Ekainak 19, ostirala
ANDRE MARIA ZURIAREN PLAZA
13:30 BYWATER CALL
MENDIZABALA
17:00 Ateak ireki
GOD
17:30 BLACK MARACAS
19.20 LOS ENEMIGOS
21:45 SUGAR
00:30 ALICE COOPER
RESPECT
18:15 THE DEL FUEGOS
20:25 OLD CROW MEDICINE SHOW
23:00 THE TEMPERANCE MOVEMENT
01:55 EVARISTO
LA SALVE
18:00 THE DAMN TRUTH
19:30 HÄLLAS
21:00 CIRCLE JERKS
23:20 TROPICAL FUCK STORM
02:00 VOIVOD
TRASHVILLE – TRASH A GO-GO!
18:15 CAVEGIRL + THE NEANDERGALS
20:00 STOMPIN’ RIFFRAFFS
22:20 HENGE
01:00 THE DWARVES
03:00 RESTLESS RAMONE
TRASHVILLE – RAT HOLE
17:30 – 20:30 TXIKI ARF
Ekainak 20, larunbata
ANDRE MARIA ZURIAREN PLAZA
13:30 THE BACKYARD CASANOVAS
MENDIZABALA
17:00 Ateak ireki
GOD
17:30 LEPORA
19:20 SUPERCHUNK
21:40 SOCIAL DISTORTION
00:35 CARPENTER BRUT
RESPECT
18:15 VANDOLIERS
20:25 SLEAFORD MODS
23:15 JASON ISBELL & THE 400 UNIT
01:55 ALCALÁ NORTE
LA SALVE
18:00 RODEO
19:30 SPLIT DOGS
20:50 STARBENDERS
22:30 LADY BANANA
00:15 DISCHARGE
01:50 THERAPY?
TRASHVILLE – TRASH A GO-GO!
18:30 TWIN GHOSTS
20:30 BRIDGE CITY SINNERS
22:30 CAPITÁN ENTRESIJOS feat. Garganta Profunda
01:00 BLOODSUCKING ZOMBIES FROM OUTER SPACE
03:00 CUIR
TRASHVILLE – RAT HOLE
17:30 – 20:30 TXIKI ARF



