Azkena Rock Festival jaialdiko ordutegiak, Andre Maria Zuriaren plazako programazioa eta Txiki ARF familia-gunea aurkeztu dira

FECHA

Bywater Call eta The Backyard Casanovas taldeak izango dira protagonista Andre Maria Zuriaren plazako doako kontzertuetan

Hirugarren urtez jarraian, familiek rockera hurbiltzeko aukera izango dute Mendizabalan, Txiki ARF guneari esker

Alice Cooper, Social Distortion eta The Hives kartelburu izanik, Imelda May, Old Crow Medicine Show, Superchunk, Sugar, Carpenter Brut, Evaristo eta Alcalá Norte ere arituko dira agertoki gainean, baieztatutako berrogeita hamar bat artisten artean

Eguneko sarrerak eta 3 eguneko bonuak salgai daude

Azkena Rock Festival jaialdiaren 24. edizioa Gasteizko Mendizabalan izango da, ekainaren 18an, 19an eta 20an , eta kontzertuen ordutegiak prest daude jada. Alice Cooper, Social Distortion eta The Hives dira zerrendaburu rock-and-roll musika bere forma guztietan biltzen dituen jaialdian, eta aurtengo edizioko esperientzia osoa zehaztuta dago: hiru egunez, musika, komunitatea eta zuzeneko kontzertu ahaztezinak, hiriaren erdialdera ere iritsiko direnak Andre Maria Zuriaren plazako doako kontzertuekin. Gainera, jaialdiaren eremuan Txiki ARF gunea egongo da berriro, familiek Azkenaren giroa barrutik bizi dezaten pentsatutako gunea.

EKAINAK 18, OSTEGUNA

THE HIVES / IMELDA MAY exclusive rock & roll show feat. Darrel Higham / THE ADICTS Adios Amigos / CORROSION OF CONFORMITY/ DEWOLFF / ROBERT FINLEY / NHIL

Trashville: LES ROBOTS / ÁNGEL Y CRISTO / CAPTAIN TRASHO / THE CONCRETE BOYS / RADIOACTIVAS

Lehenengo egunean, The Hives urakan suediarrak adrenalinaz betetako ikuskizuna eskainiko du, besteak beste, Hate to Say I Told You So edo Main Offender hit ezagunekin. Ikuskizun esklusibo batean, Imelda May Darrel Highman-ekin batera iritsiko da Mendizabalara, bere errepertorio rock’n’rolleroena errepasatzeko, eta The Adicts taldea agur-biraren barruan etorriko da jaialdira, ia bost hamarkadako lotsagabekeriari eta punk-festari amaiera ematera baitoaz. Eguna osatzeko, Corrosion of Conformity taldearen metal-makineria geldiezina izango dugu, Dewolff gazteen birtuosismoa, Robert Finley beteranoaren blues erritmoak eta Nhil gipuzkoarren pop‑soul‑funk berezia. Trashville agertokian honako hauek arituko dira: Les Robots taldearen surf rock instrumentala, Angel y Cristoren parranda-giro sailkaezina, Captain Trashoren zarata primitiboa, The Concrete Boysen dibertsio garageroa eta Bartzelonako Radioactivas rrriot boskotea.

 

EKAINAK 19, OSTIRALA

ALICE COOPER / SUGAR First show in Spain since 1993 / CIRCLE JERKS / COUNTING CROWS / EVARISTO / OLD CROW MEDICINE SHOW / VOIVOD / BLACK MARACAS / THE DAMN TRUTH / THE DEL FUEGOS / HÄLLAS / THE TEMPERANCE MOVEMENT / TROPICAL FUCK STORM
Trashville: THE DWARVES / CAVEGIRL + THE NEANDERGALS / HENGE / RESTLESS RAMONE / STOMPIN’ RIFFRAFFS

Andre Maria Zuria: Bywater Call

Bigarren egunean, Alice Cooper shock rockaren maisuak beldurrezko antzerkia eta hard rocka uztartzen dituen ikuskizuna eskainiko digu, ikus dezagun zergatik bihurtu den azken hamarkadetako rock figura garrantzitsuenetako bat; eta Sugar taldea berriz elkartu eta bira egiten ari denez, gure jaialdian egingo du geldialdia, 1993. urteaz geroztik Estatura etorri gabe baitzeuden. Ziur aurtengo edizioko ikuskizunik berezienetako batez gozatu ahal izango dutela Azkenazaleek. Kaliforniatik, Circle Jerks taldekoek amorruz eta mezu sozialez beteriko hardcore punka ekarriko dute, eta Counting Crows taldeak bere abesti ezagunenak errepasatuko ditu Adam Duritz-en ahots bereziarekin. Bestalde, Evaristok bere proiektu guztien errepasoa egingo du, euskal punkaren adierazgarri nagusietako bat bihurtu duen diskografia osatu baitu. Old Crow Medicine Show taldearen folk amerikarra lehen aldiz izango da Estatuan; eta Voivoden metal distopikoa, Black Maracasen fuzz psikodelikoa eta Lee-La Baum karismatikoa buru duen The Damn Truth taldearen rock&roll makina ere martxan jarriko dira. Punk esperimentalak ere izango du ordezkaritza, Tropical Fuck Storm taldeari esker; hard rock modernoa The Temperance Movement taldearen eskutik iritsiko da; Hällas taldeak adventure rock fantastikoa ekarriko du, eta Dan eta Warren Zanes anaiak The Del Fuegos proiektuarekin etorriko dira. Trashville karpara hurbiltzen direnak The Dwarves taldearen punk probokazioaren lekuko izango dira, eta Cavegirl + The Neandergalsen garage troglodita, HENGEren sci-fi ravea, Restless Ramoneren punk izerditsua eta Stompin’ Riffraffs japoniarren rocka ere izango dira egun berean.

 

EKAINAK 20, LARUNBATA

SOCIAL DISTORTION / CARPENTER BRUT / JASON ISBELL AND THE 400 UNIT / ALCALÁ NORTE / SLEAFORD MODS / SUPERCHUNK / THERAPY? Plays ‘Troublegum’ / DISCHARGE / LEPORA / RODEO / SPLIT DOGS / STARBENDERS / VANDOLIERS / LADY BANANA
Trashville: CUIR / BLOODSUCKING ZOMBIES FROM OUTER SPACE / BRIDGE CITY SINNERS / CAPITÁN ENTRESIJOS
feat. Garganta Profunda / TWIN GHOSTS

Andre Maria Zuria: The Backyard Casanovas

Azkeneko egunean askotariko musikariak arituko dira: Social Distorsion taldea gurera dator berriro 2022an bisitatu ostean, eta hamabost urtean kaleratu duten lehen lana aurkeztuko dute Mike Ness eta bere taldekideek, Born To Kill diskoa, rock & roll klasikoaren, countryaren eta bluesaren ikasbide. Carpenter Brut arima rockzaleak konkistatzera etorriko da Mendizabalara, eta proposamen elektroniko bereizgarria ekarriko du horretarako, sintetizadoreak metal industrialenarekin nahastuta; bestalde, egungo country alternatiboaren figura garrantzitsuenetako bat zergatik den frogatuko du (Drive-by-Truckers ohia den) Jason Isbell and the 400 Unit taldeak. Alcalá Norte etorkizun handiko banda bat baino gehiago dela aldarrikatzera igoko da agertoki gainera; Sleaford Modsekoek gure gizarteko egia deserosoak errepasatuko dituzte ironiaz eta post-punk musikaren bitartez; Superchunk taldea powerpop zintzoenaren zaleen gozagarri izango da; Dischargeren txanda denean doinu suntsitzaileak izango dira nagusi taldearen hardcore d-beat nahasketa beteranoarekin; eta Therapy? bandak Troublegum disko ezagunena interpretatuko du. Street-punk soinuak ere izango du tartea Mendizabalan Split Dogs taldearen eskutik, baita cow-punkak ere, Vandoliersekin, eta new wave estiloa eta glam estetika ekarriko ditu Starbenders taldeak. Leporaren euskal rock indartsua eta Rodeoren stonera izango dira etxeko talentuaren ordezkari azken egun honetan. Gainera, Zaragozako Lady Banana power-duoaren stoner rock musika ere izango da egun honetan, +Músicas Live programaren ekimenari esker, jaialdietan emakumeen presentzia sustatzeko helburuarekin. Trashvillen bilduko da synth-punk hipnotikoena Cuir taldearekin, eta bertan arituko dira, halaber, Bloodsucking Zombies from Outer Space eta haien horror punk eta psychobilly frekuentziak, Bridge City Sinnersen folk-punk subertsiboa, Capitán Entresijos feat Garganta Profundak gidatutako performance ausart bat eta beste dimentsio bateko rocka Twin Ghostsen eskutik.

 

Ohikoa den bezala, Gasteizko erdialdean emango zaie hasiera ostiral eta larunbateko emanaldiei, Andre Maria Zuriaren plaza izanik zuzeneko musikaren, gastronomiaren eta geroago Mendizabalara iritsiko den giro onaren topagune.

Ostiralean, Bywater Call izango dira lehenak. Soul-blues garaikidearen proposamen sendoenetako bat diren aldetik, rhythm & blues klasikoan, southern rockean eta gospelean oinarritutako soinuaren babespean, Torontokoek Gasteiz erdialdera ekarriko dituzte haize-sekzio biziak, Meghan Parnellen-en ahots ikaragarriak gidatuta beti.

Bestalde, larunbatean, The Backyard Casanova taldeak 1950eko hamarkadako espirituaz blaitutako blues zingiratsuaren eta rock’n’roll intentsitatearen erakustaldia egingo dute. 2018an sortuak, Alemaniako Bonn hiritik datozen lau rocker hauek beren errepertorioa eskainiko dute bermutaren orduan: blues gordin eta garajeroaren maisu diren Hound Dog Taylor eta Hasil Adkins idoloen harribitxiak eta kantu propioak.

 

Txiki ARF: familientzako gunea Mendizabalan

Segidako hirugarren urtez, Azkena Rock Festival jaialdiak txikienentzako programazioa eskainiko du, rockaren kulturara hurbiltzeko aukera izan dezaten ongi pasatzen duten bitartean.

Bigarren Trashville karpatik eta Rock en Familia ekimenari esker, ostiral eta larunbat arratsaldeko lehen ordutik aurrera, jaialdian parte hartu izan duten rock izarrak omenduko dituzten kontzertuez gozatu ahal izango dute familiek, eta haurrentzako tailer eta jarduerak ere izango dira: aurpegi-margoketa, air guitar lehiaketak, bingo rockera, eta txapa eta plektro (pua) pertsonalizatuak egiteako aukera, etab.

 

Eguneko sarrerak eta 3 eguneko bonuak eros daitezke oraindik azkenarockfestival.com webgunean. Gainera, Gazte Bonua salgai dago (100 €+ gastuak, 24 urtetik beherakoentzat), epeka ordaintzeko aukera ere bada, eta 14 urtetik beherakoentzat sarrera doan izango da.

  1. urte honetan, jaialdirako joan-etorriak egiteko autobusen maiztasuna eta kopurua areagotu dituzte antolatzaileek, eta bidaia antolatuak eskaintzen dituzte hainbat hiritatik: Altsasu, Arrasate, Barakaldo, Bilbo, Burgos, Donostia, Errenteria, Getxo, Irun, Miranda de Ebro, Iruñea, Portugalete eta Zarautz.

Azkena Rock Festival jaialdiaren antolatzaileek esker ona helarazi nahi diete, bereziki, Gasteizko Udalari eta Arabako Foru Aldundiari, baita Cervezas La Salve, St. Petroni, Kutxabank eta Petronor etxeei ere, ekitaldi hauek gauzatzeko ezinbestekoa baita haien guztien laguntza.

Azkena Rock Festival

2026ko ekainak 18, 19 eta 20

Mendizabala, Gasteiz

 

Bonu orokorra: 175 € + gastuak

Gazte Bonua: 100 € +gastuak (24 urtetik beherakoentzat; jaialdira sartzean nortasun-agiria erakutsi behar da)

Eguneko sarrera: 60 € Og / 75 € Or / 75 € La + kudeaketa-gastuak

14 urtetik beherakoek sarrera doan (formulario bat bete behar da aldez aurretik)

Ekainak 18, osteguna

MENDIZABALA

18:00 Ateak ireki

 

GOD

19:05 ROBERT FINLEY

21:10 IMELDA MAY exclusive rock & roll show feat. Darrel Higham

23:35 THE HIVES

RESPECT

18:15 NHIL

20:05 DEWOLFF

22:30 CORROSION OF CONFORMITY

01:00 THE ADICTS Adios Amigos

 

TRASHVILLE – TRASH A GO-GO!

19:30 CAPTAIN TRASHO

21:00 RADIOACTIVAS

22:30 THE CONCRETE BOYS

01:00 LES ROBOTS

02:30 ÁNGEL Y CRISTO

Ekainak 19, ostirala

ANDRE MARIA ZURIAREN PLAZA

13:30 BYWATER CALL

MENDIZABALA

17:00 Ateak ireki

GOD

17:30 BLACK MARACAS

19:20 COUNTING CROWS

21:45 SUGAR

00:30 ALICE COOPER

RESPECT

18:15 THE DEL FUEGOS

20:25 OLD CROW MEDICINE SHOW

23:00 THE TEMPERANCE MOVEMENT

01:55 EVARISTO

LA SALVE

18:00 THE DAMN TRUTH

19:30 HÄLLAS

21:00 CIRCLE JERKS

23:20 TROPICAL FUCK STORM

02:00 VOIVOD

 

TRASHVILLE  – TRASH A GO-GO!

18:15 CAVEGIRL + THE NEANDERGALS

20:00 STOMPIN’ RIFFRAFFS

22:20 HENGE

01:00 THE DWARVES

03:00 RESTLESS RAMONE

TRASHVILLE – RAT HOLE

17:30 – 20:30 TXIKI ARF

Ekainak 20, larunbata

ANDRE MARIA ZURIAREN PLAZA

13:30 THE BACKYARD CASANOVAS

 

MENDIZABALA

17:00 Ateak ireki

GOD

17:30 LEPORA

19:20 SUPERCHUNK

21:40 SOCIAL DISTORTION

00:35 CARPENTER BRUT

RESPECT

18:15 VANDOLIERS

20:25 SLEAFORD MODS

23:15 JASON ISBELL & THE 400 UNIT

01:55 ALCALÁ NORTE

LA SALVE

18:00 RODEO

19:30 SPLIT DOGS

20:50 STARBENDERS

22:30 LADY BANANA

00:15 DISCHARGE

01:50 THERAPY?

 

TRASHVILLE – TRASH A GO-GO!

18:30 TWIN GHOSTS

20:30 BRIDGE CITY SINNERS

22:30 CAPITÁN ENTRESIJOS feat. Garganta Profunda

01:00 BLOODSUCKING ZOMBIES FROM OUTER SPACE

  1. CUIR

 

TRASHVILLE – RAT HOLE

17:30 – 20:30 TXIKI ARF

MÁS NOTICIAS