Lehen atala, Evaristo protagonista duena, eskuragarri dago jaialdiaren webgunean, Spotify, Podimo, Ivoox eta YouTuben
Denboraldi berriak karteleko artistak, musikaren industriako ahotsak eta Kiko Amat eta Benja Vigasen eskutik datorren Pop y Muerte sekzio berezi bat izango ditu
Azkena Podcasta bueltan da bigarren emanaldi berritu eta irekiago batekin eta ahots berriekin, jaialdiaren unibertsoa Mendizabalatik haratago zabaltzen jarraitzeko asmoarekin. Beren mikrofonoetatik edizio honetan parte hartuko duten artista nazionalak eta nazioartekoak igaroko dira, musikaren industriaren nondik norakoak hobeto ulertzeko giltzarriak diren artistekin batera. Gainera, formatu berriak Pop y Muerte lotsagabe eta argigarriaren sekzio bat izango du, Kiko Amat eta Benja Villegasen underground erudizioarekin.
2024an ekimenak izan zuen harrera onaren ondoren, Azkena Rock Festival jaialdiak bere podcasta berreskuratzen du, festibalaren unibertsoa zabaltzeko eta rock n rolla solasalditik ere ospatzen jarraitzeko modu gisa. 24 urteko historiarekin, jaialdiak une, izen eta esperientzia ugari biltzen ditu, azkenatar komunitatearekin kontatzeko eta partekatzeko espazio propioa merezi dutenak. Atal bakoitza bideoan zein audioan gozatu ahal izango da azkenarockfestival.com webgunean, eta Spotify, Podimo eta YouTube plataformetan.
Podcasta Clara Lobok gidatuko du berriro, musika kazetaria, jaialdiaren ildo artistikoa ondo ezagutzen duena eta azken urteetan kontzertuen ekoizpenari lotua. Gonbidatuekin izango dituen solasaldietan, aurreikusi daitezkeen galderak alde batera utziko dituzte, tabernako barrako elkarrizketa batera edo lagunen arteko bilera batera gehiago hurbiltzeko, errepideko gertaeretarako, beste talde
batzuekin partekatutako istorioetarako eta bidetik erreskatatutako perla bat baino gehiagorako tartearekin.
Gainera, atal berri honek Pop y Muerte saila izango du, Kiko Amat idazlea eta Benja Villegas musikaria buru dituen podcast independente txalotua, bere underground erudizioa, umore lotsagabea eta rock n rollaren historia, kondaira urbano eta datu bizarroen artxiboa hedatuko dituena. Publiko azkenarrak merezi duen edukia.
ARFren podcastaren emanaldi berria Gasteizko Jimmy Jazz areto ospetsuan grabatutako atalarekin hasten da, Evaristo Páramos lehen gonbidatuaren eskutik. Euskal punkaren erreferentea berriro agertuko da, denboraldi luze batez elkarrizketarik egin gabe egon ondoren eta jaialdira joan aurretik. Bertan, bere ibilbide osoa errepasatuko du Gira sobre sí mismo tourraren barruan. Gainera, Pop y Muerte saila ere izango du atal honek, Estatuko punkaren hastapenetan oinarritua, Subterranean Kids, Kangrena, RIP, Cicatriz edo Eskorbuto taldeen abenturak eta zoritxarrak errepasatuz. Lehenengo atala eskuragarri dago, bai bideoan bai audioan, azkenarockfestival.com wegunean eta Spotify, Podimo, Ivoox eta YouTube plataformetan.
Bigarren atala maiatzaren 21ean argitaratuko da eta Jaime Barbosa Alcalá Norteko bateria-jotzailea izango du protagonista, talde madrildarraren orainaz eta etorkizunaz hausnartuko duena. Atalak Tommy Alexanderrekin, bere talde gogokoenetakoa den eta uda honetan jaialdian kartela beraiekin partekatuko duten Hällas taldeko frontmanarekin izandako elkarrizketa ere jasoko du. Pop y Muerte sekzioak, berriz, hainbat jatorri, hamarkada eta aberastasuneko disko kontzeptualak errepasatuko ditu. Pyramidetik Iron Maidenera, The Jam edo Alice Cooperren lanetatik pasatuz eta Hüsker Düren Zen Arcade eta Green Dayren American Idiot rock operaren arteko paralelismoan geldituz.
Hurrengo asteetan Azkena unibertsoari lotutako atal, gonbidatu eta eduki berriak azalduko dira. Elkarrizketa gehiago, errepideko istorio gehiago eta rock n roll gehiago motorrak berotzeko Mendizabalara itzuli aurretik.



